Nazioarteko folk mugimenduaren eraginez, euskal kantua 1960ko urteetan
antzaldatzen da. Artista gazte suhar eta kementsuei esker, musika
modernoaren alde desberdinetaz hazten da, batzutan egiazko aurkakotasunez,
adibidez hegoaldean bezala, gizartea frankismoak eta diktaturak erausten
baitu.
Une hartako sozial, politika eta kultura egoera aldarrikatzen duen kantu
berri engaiatu hori euskal rockaren iturri izanen da, eta orokorki, euskaraz
kantatzen diren musika era desberdinen abiabide.Gaurregun, munduko kulturei
idekirik, haien ekarpenez aberasturik, gizarte eraldatu baten nahikundeak
belarriraturik, euskal kantuaren aniztasunak berezko nortasuna eraikitzen
du.
Euskal kantagintzaren ataria
"Berria" egunkariak euskal kantagintzari eskainitako webgunea: 160 biografia inguru, 1.000tik gora disko, DVD eta libururi buruzko
informazioa, 270 diskotako hitzak jatorrizko diseinuarekin, ehunka
argazki, 300dik gora kantu, 16 diskoetxeren biografia laburrak,
bibliografia bat, bideoak eta gure kantagintzari buruzko azken albisteak. Osoki euskaraz.
www.badok.info
Beste baliabideak
- Telekargatu "La transition Labéguerie" (295 ko), Xabier
Itzainak Michel Labéguerie-z idatzi artikulua
- Telekargatu Denis
Labordek Mikel Laboaz eta "Txoria txori" kantuaz
idatzi artikulua (305 ko)
- Telekargatu Eskualtzaleen Biltzarrak antolatu Daniel Landarten
mintzaldiaren transkripzioa Michel Labéguerieren lanari buruz (euskaraz
- 771 ko)
"Euskal Rock’n Roll (euskal rockaren historia)" - Colette
Larraburu – Peio Etcheverry-Ainchart - Atlantica Arg.
"Kantuketan, l'univers du chant basque" - Denis
Labordek zuzendurik - Elkarlanean