Joseph Maris euskal partitura fondoaJoseph Maris harmonizatzailearen eta moldatzailearen hainbat partizio agertzen dira hemen, gehien gehienak euskal musikaren ingurukoak. Musikaria honek ezin estimatuzko altxorra eskaintzen digu, kantu andana bat ikusgai eta baliagarri direnak. Bi, hiru edo lau ahotsetako kantu hauek gitarra eta beste musika tresnen akordioez osatuak dira. 253 partitura daude eskuragarri. Jo Maris musikariaren euskal partitura fondoa![]() Euskal kultur erakundeak kudeatzen duen www.eke.org atariaren bitartez Jo Maris konpositoreak eta musikariak bere bizian egokitu eta sortu euskal kanturen hainbat partitura uzten ditu jendeen esku. MIDI fitxategi batek musika nota bakoitzari buruzko ezaugarriak biltzen ditu (iraupena, bolumena, ...). MIDI fitxategi bat musika partizio baten errepresentazio numeriko bat da. Balia daiteke Ordenagailuz Lagundutako Musika arloko tresna berezi batzu baliatuz (partitura editoreak...) PDF eta MIDI formatuko partizioak Sibelius © izeneko aplikazio komertzialarekin sortuak izan dira. Egileak publikoaren esku uzten ditu ere. Sibelius © aplikazioarekin baizik ez dira idekitzen ahal. Erabilpen baldintzak"Koru zuzendari guziei: ohoratua naiteke partizio hauek erabiltzeagatik. Pixkanaka, beste kantu batzu gehituak izanen dira. Eskertuko nizueke alde batetik harmonizazioen idazkera errespetatzea ("nota akatsik" ez den bitartean behintzat!) eta bestaldetik, behar denean, SACEM egiturari deklaratzea. Fonograma hauek Joseph Maris musikariaren obrak dira. Onartu du libreki banatua eta erreproduzitoa izan daitezen. Aldiz lan horiei ezin zaie inolako aldaketarik ekarri egilearen baimenik ukan gabe. Obra hauek publikoaren aitzinean emanak badira(abesbatza batek erabiltzen baditu adibidez bere kontzertu batez) deklaratuak izan beharko zaikio SACEM erakundeari. |