Euskal Herriko soinu tresnak

Euskal Herrian, lehen musika aztarnak prehistorian aurkitu ziren.

Txalapartariak (Argazkia : S.Dabadie)

Aurkikuntza ezberdinek hori frogatzen dute, hala nola Passemard-enek, 1921ean sai hezurrez egin hamasei flauta atxeman baitzituen Isturitzeko harpeetan. Goi-paleolitikoak dira, hots bederen Jesus-Kristo baino aitzineko 10 000 urteko garaikoak.

Euskaldunek bere egin dituzten soinu-tresnak kultura trukaketak eta mestizaiak markatu aspaldiko ohidura batean sartzen dira beraz.

Hemen, horietarik batzu aurkeztu nahi dizkizuegu, txosten tematiko batzuen bidez.

Osagaiak
  • "Musique, les tempos d'une identité" - Peio Etcheverry-Aintchart - Dictionnaire thématique de civilisation basque - Piperrak argitaletxea (2004ko martxoa)
Kontsultatzeko

Euskal kantuaren eta musikaren munduko eragileak

Iparraldeko kantua eta musika munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, kantariak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).

Euskal kantagintzaren ataria

"Berria" egunkariak euskal kantagintzari eskainitako webgunea: 160 biografia inguru, 1.000tik gora disko, DVD eta libururi buruzko informazioa, 270 diskotako hitzak jatorrizko diseinuarekin, ehunka argazki, 300dik gora kantu, 16 diskoetxeren biografia laburrak, bibliografia bat, bideoak eta gure kantagintzari buruzko azken albisteak. Osoki euskaraz.
www.badok.info