Pier Paul Berzaitz

Gaia: Kantua - Musika

Pier Paul Berzaitz (1951, Zuberoa, Muskildi), ez da bakarrik denek ezagutzen dugun kantaria, hitzak eta musikak berak egiten ditu ere. Badu dohain! Kantagintza tradizionalean oinarrituz, musikaren ikuspegi berria eskaintzen digu. Bestalde, 5 pastoral eta 6 komedia musikal baditu idatzirik. Haurtzaroko oroitzapenetik abiatuz, Euskal Herriaz, kantuen sentimenduetaz, pastoralaz eta orohar kultura eta arteaz bere ikusmoldea eta gogoeta eskaintzen dizkigu.


Pier Paul Berzaitz
Argazkia: Jakes Larre (EKE)

Grabaketak

Egilea: Radiokultura | Iraupena: 53min | Data: 2009-11-13 | Hizkuntza: Euskara

Haurtzaroko oroitzapenak

 

Grabaketaren bigarren zatia
Euskal Herria deskubritzen

 

Grabaketaren hirugarren zatia
Kantuaren sentimenduak

 

Grabaketaren laugarren zatia
Pastorala eta antzerkia

 

Grabaketaren bostgarren zatia
Kultura eta artea

 

Iturria: www.radiokultura.com

Partekatu
 

Telekargatzeak

Fitxategi baten telekargatzeko klikatu saguaren eskuineko botoiarekin estekaren gainean eta hauta "Gorde lotura honela...".

Oharra: grabaketa hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Xehetasunak

Pier Paul Berzaitz

www.radiokultura.com web-irratiak burutu grabaketa.

Euskal kultur erakundeak kudeatzen duen www.eke.org ataria eta www.radiokultura.com web-irratia elkartzen dira euskal kulturaren inguruko soinu-erreportaiak argitaratzeko gisan. Ondorioz atal honetan agertzen diren zonbait grabaketa partaidetza horren barnean bururatuak izan dira.