Denise Olhagarai

Gaia: Kantua - Musika

Baxenabarreko bi ikastetxetan musika erakasle den Denise Olhagarai-k haur eta gazte koruak zuzentzen ditu. Horiekin Jazz'in College egitasmoan parte hartzen du, Euskal Herriko beste ikastetxe batzuei juntatuz. Lau kolegioen artean (Hendaiako Irandatz, Garaziko Zitadela, Baigorriko Jean-Pujo eta Lekarozkoa) berriki zendua den Mikel Laboa (Donostia, 1934-2008) kantugilearen obra landurik, mugaz gaindiko "Laboa gogoan" kontzertua emaiten dute 2010ko ekainaren 11an Baigorrin.


Denise Olhagarai
Argazkia: Maite Deliart (EKE)

Grabaketak

Egilea: EKE | Iraupena: 11min | Data: 2010-04-08 | Hizkuntza: Euskara

 

Iturria: www.eke.org

Partekatu
 

Telekargatzeak

Fitxategi baten telekargatzeko klikatu saguaren eskuineko botoiarekin estekaren gainean eta hauta "Gorde lotura honela...".

Oharra: grabaketa hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Xehetasunak

www.eitb.com partaide

www.eitb.com atariarekin partaidetzan egin elkarrizketa.

Euskal kultur erakundeak kudeatzen duen www.eke.org ataria eta www.eitb.com ataria elkartzen dira hilabetean behin agertuko den Iparraldeko euskal kultur eragile baten elkarrizketaren argitaratzeko (pertsonaia ezagun baten lekukotasuna, euskal kulturan enblematikoa den toki bat ezagutarazten digun gida baten lekukotasuna...).