Iparraldeko sorkuntzen katalogoa

Euskal eta euskarazko ikusgarrien hobeki hedatzeko, Euskal kultur erakundeak Iparraldeko sorkuntzen katalogo bat proposatzen dizu.


Andrearen uzta

Errobiko kaskarotak elkartea
| Dantza |

Thierry Truffaut-rekin egindako lan historiko eta etnologiko baten bidez dantza euskaldunari buruz, "Andrearen Uzta" kreazioak dantza euskaldunaren garapena kondatzen du lau erretaulaz (herriko dantza deneri idekia, dantza ... Gehiago irakurri

 

Aneta bokaleko

Koldo Amestoy
| Ipuina | Hizkuntza: Euskara

Itsasoa eta Euskaldunak… aspaldiko ixtorioa. Gogoan dugu noski, bale harrapatzea Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurditik hainbeste gizon eraman zituenak Ternua deitzen zuten lurralde "berriraino"… Baina bada ere ibaia, abiapuntu ... Gehiago irakurri

 

Aulki hutsa

Le Petit Théâtre de Pain konpainia
| Antzerkia | Hizkuntza: Euskara

"Erabili ondoren itzaliz lurrera botatzen diren alumeten gisakoak dira." Tipitako kantu zahar bat entzuten da. Kaxmi eta Brunki publikotik sartzen dira. Brunkik egunkariz beteriko deabru bat pusatzen du eta Kaxmik ... Gehiago irakurri

 

Baba zango-horiak

Chimères antzerki taldea
| Haurrentzako ikusgarria | Hizkuntza: Euskara

Brasilen sortua, Mattin adoptatua izan den mutiko ttipi bat da. Bere sortherritik ekarri duen Meli bere panpinatik ez da iñoiz bereixten, hau baita bere sekretu guzien gordetzailea, batzutan ere bere aholkularia. Mattinek nahi ... Gehiago irakurri

 

BI

Kilikolo Zirko Taldea
| Zirkoa | Hizkuntza: Euskara (edo frantsesa, edo gaztelania)

"BI", Kilikolo Zirko Taldearen hirugarren sorkuntza da. Esku paseak, objektu manipulazioa, trapezioa, irudikeri izugarriak, hauexek dira lan berri honetarako aukeratutako gaiak. Bikondeko bat, bi pertsonai, lau dekoratu, lau ... Gehiago irakurri

 

Bodarin

Anaigazteak Konpainia
| Dantza |

"Biziki aberats den euskal arte herrikoiaren iturrietan, mailegatzeko gaitasun goiztiar bat azpimarratuz hasi behar da". Jean-Michel Guilcher etnologoaren aipamenatik abiatuz gure emaitza aintzinarazten dautzuegu. Lehen ... Gehiago irakurri

 

Dorrea / Solo

Mizel Théret
| Dantza garaikidea |

"Bakar-saio horren abiapuntua, neure kultura, hau da, euskal kulturarekin daukadan harremana miatzeko desioa izan da. Harreman hori etorkizunaren aurrean sentitzen ditudan indar eta hauskortasun, maitasun eta zalantza, ... Gehiago irakurri

 

Errautsak

Le Petit Théâtre de Pain, Artedrama eta Dejabu Konpainiak
| Antzerkia | Hizkuntza: Euskara

Egungo euskarazko antzerki konpainia onenetako hiru sorkuntza berezi bat proposatzeko bildu dira. "Hodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira. Saminak ... Gehiago irakurri

 

Gau eraginak

Théâtre du Rivage Konpainia
| Antzerkia | Hizkuntza: Euskara (edo frantsesa)

Gauero, gauerdi eta zazpi minututan, Laurent eta Lorrainek elkar maite dute, edo elkarri min egiten diote. Jeloskortasuna, desioa, hilketaren tentazioa, nortasuna galtzea, zahartzea: abiadura lastertuan, usaiako bikoteek bizi ... Gehiago irakurri

 

Gernika

Hebentik artista kolektiboa
| Antzerkia | Hizkuntza: Euskara (edo frantsesa)

1937ko apirilaren 26an Gernika hiria bonbardatu zuen Condor legio alemaniarrak, Francok gidatutako militar espainiarren zerbitzuan Errepublikaren kontra izandako ofentsiban.
1959. urtean idatzia, "Guernica", Fernando ... Gehiago irakurri

 

Gorpitz

EliralE Konpainia
| Haurrentzako ikusgarria | Hizkuntza: Euskara

Esnatzean, amets egiten jarraitu nahi duenaren ziluetak dira habitatu gabeko gorputzok, bakardadeari itzuli egin nahiz, bestearen bila doanaren oihartzunak gidaturik hitzaren poetikak gorputzak poetizatzen ditu. Eta ... Gehiago irakurri

 

Har eman

Hebentik artista kolektiboa
| Antzerkia | Hizkuntza: Euskara

Gizon bat arrunt nahasirik dago bere buruan, ez daki nun dabilan, beti presan, zentzua arras galdurik. Memento berean, lo delarik, amets eder batzu egiten ditu.Orduan dantzari bilakatzen da edo berdin musikari. Mundu berri ... Gehiago irakurri

 

Hau dela, hori dela

Eleka
| Antzerkia | Hizkuntza: Euskara

Eleka konpainia berriaren antzerkia ipuinetan eta haien mundu misteriotsuan oinarritzen da. Txomin Heguyrekin muntatu duen 50 minutako obra huntan gure haurtzaroko ixtorio, munstro eta giro bereziak berriz ... Gehiago irakurri

 

Juglarea, Puta eta Eroa

Le Petit Théâtre de Pain konpainia
| Antzerkia | Hizkuntza: Euskara

Ikusgarri hortan, Dario Fo antzerki idazlanen artean hiru bakarkako hautatu ditugu: "juglarearen jaiotza, puta bat ero etxean, ertzoa eta herioa". Dekoratuan, balisa erraldoi bat, erabiliko dena oholtza gisa, bai puskak ... Gehiago irakurri

 

Lodikroko

EliralE Konpainia
| Haurrentzako ikusgarria | Hizkuntza: Euskara

Liburua zabaldu eta bizitzen hasten denean... ...orriak itzuli eta... ...gorputza, dantza eta haurtzaroaren espazioak irekitzen dira. Hitzen erritmoan, testuaren musikaltasunak gorputzak biziarazten ditu. Musikaratzeak eta ... Gehiago irakurri

 

Ninika

EliralE Konpainia
| Haurrentzako ikusgarria | Hizkuntza: Euskara

3 dantzarirentzako koreografia-lan horretan mintzaira garaikidea eta euskal mintzaira tradizionala nahasten dira, eta 4 urtetik aurrerako gazteentzat da. Poesia eta absurdotasuna hainbat sainetetan korapilatzen dira. ... Gehiago irakurri

 

Osaba Vania

Chimères antzerki taldea
| Antzerkia | Hizkuntza: Euskara / Frantsesa

Irakasle zahar bat eta bere andere esposa gaztea, baserrira erretiratzen dira Vaniaren etxera. Haien heltzeak bizi baketsu batzuk nahasten ditu. Pertsonaia tchekoviarra, maitatzea eta maitatua izatea desiratuz eta besteak ... Gehiago irakurri

 

Otto

EliralE Konpainia
| Haurrentzako ikusgarria | Hizkuntza: Euskara

Emanaldi hau euskaraz bada ere, edozoinek ikus dezake, euskara ez dakienak ere. Dena soinu joko da, erritmo eta hitz joko. Euskaraz den emanaldia eta ondotik erakusketa-mintegi bat.

Urte batetik sei urtera bitarteko ... Gehiago irakurri

 

Tartean

Le Petit Théâtre de Pain konpainia
| Antzerkia | Hizkuntza: Euskara

"Tartean" Michel Azamak harilkatu kontakizun anitza da, idazte tailer baten kari, Rennes-eko (Roazhon-eko) presondegiko 12 emazte presorekin partekatu jendetasun orenen emaitza. 12 botzez bat eginez, hots "kanpora ... Gehiago irakurri

 

Zure txanda Malu!

Au fil du théâtre konpainia
| Haurrentzako ikusgarria | Txotxongiloak gaztelutxoan eta argi beltza | Hizkuntza: Euskara edo frantsesa

"Zure txanda Malu !" erraten dio amak, baina telefono deiak Ahate Jokoa trabatzen du eta den-dena pikutara doa ! Maluk laster eskolara joanen dela jakiten du... Bere nunuei amarengandik urrundua izatea beldur dela erraten die. ... Gehiago irakurri

 

Katalogoaz bi hitz

Katalogo honen bidez, Iparraldeko artisten ikusgarrien aurkezpena antolatu nahi izan da, Euskal kultur erakundearekin harremanetan diren Iparraldeko, Hegoaldeko nahiz Frantziako kultura egiturei begira. Hala nola herriko etxeentzat eta elkarteentzat. Beste edozein egiturak ere, hemen agertzen diren ikuskizunak programatzen ahalko ditu, noski.

Hautatuak izen diren ikusgarriak, Euskal kultur erakundeak 2007tik hona sustengatu dituen sorkuntzak dira, programatu daitezkeenak oraindik.

Interesatuak diren programatzaileak zuzenean harremanetan sartzen ahal dira konpainia edo artistarekin edo ere Euskal kultur erakundearekin.


Beste hiru gida osagarri

Artisten errepertorioa
Iparraldeko artisten harreman-datuak

Festibalen eta gertakarien gida
Iparraldeko festibalak eta kultur gertakariak...

Aretoen gida
Gelen ezaugarriak eta kokapena...