Euskal ondarea

Ondarea ez da bakarrik monumentuak eta baliozko gauzak, ez eta ere gure arbasoek eman diguten eraikuntzei, lurrari edo diruari lotu kapitala.

Jestuari (ezagutzak, teknikak, eguneroko lanak) edo hitzari lotu jakitateak (hizkuntza, mitoak, kondairak, toponimia eta beste ahozko ohitura guziak), praktika sozialak (jokoak eta kirolak, bestak, sukaldaritza), bai eta ekoizpen artistikoak ere (kantuak, antzerkia, dantzak, arte plastikoak, literatura) sartzen dira ondarean.

Berezitasun geologikoak eta paisaiak, ekosistemak, klima, animaliak, landaretza, itsas jakinduria, lurraren eta lurpearen aberastasunak ere, belaunaldi bakoitzak kudeatu behar duen ondarearen parte dira.

Ondarea, jendarte baten nortasuna oinarritzen eta jendarte hori besteetatik bereizten duten osagai material eta inmaterial guziez osatua da.

Ondoko orrialdeek horietarik batzuen ezagutza sakonago bat eskaintzen dizuete.



Elkarrizketak eta erreportaiak

Philippe Etchegoyhen

Data: 2011-06-30 | Elkarrizketaren hizkuntza: Euskara

"Xiberoko lekurik ederrenak han gain-gainean dira, herri eta jendetik urrun"

Philippe Etchegoyhen (1940, Idauze, Xiberoa) munduan zehar ibili da eskoletan, erakasle eta zuzendari gisa. Xiberoa ez du, ordea, ...

 

Julien Marin

Data: 2010-04-13 | Hizkuntza: Français | Iturria: www.eke.org

Julien Marin Ziburuko izen bereko xantieretako laugarren belaunaldia ordezkatzen du, 1959an Gregoire Marin-ek Patchiku untzia eraiki zuenetik. Luisito bere aitarekin ari da ...

 

Itsasturien memoria

2010ean, itsasturien bizia (arrantzaleak, arrantzaleen emazteak, arrain-erosleak, itsas-ontzigileak, saregileak, kontserbategietako langileak...) eta Donibane Lohizune - Ziburuko portuaren bilakaera jorratu du Euskal kultur erakundeak abiatu "Eleketa" ahozko memoriaren bilketak. Gai horren inguruan 26 lekuko grabatuak izan dira. Bideo horien 72 zati sarean dira kontsultagarri.

Amikuztarrak mintzo

Euskal kultur erakundeak 2007an abiatu lekukotasun bilketa handia Amikuzetik hasi zen. Bi urtez, hogeita hamar amikuztar baino gehiago grabatuak izan dira. Bideo-lekukotasun horiek sarean ezarri ditugu!