Ahozko ondarea

Ondarea, jendarte baten nortasuna osatzen eta jendarte hori besteetatik bereizten duten osagai material eta inmaterial guziez osatua da. Eleketa programa, ahozko ondarean oinarritzen da (bizipenen eta jakitateen kontaketak, kantuak eta elezaharrak...) : hunen biltzea, artxibatzea eta hedatzea du helburua. Lekukotasunak euskaraz bilduak dira.

Nafarroako erakundeek proposaturik (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Euskokultur fundazio pribatua) eta Baxe Nabarreko PCD-aren, Kontseilu Orokorraren, Akitania Eskualdeko Kontseiluaren diru laguntzarekin, ahozko memoriaren bilketa 2007an abiatu zen Baxe Nabarren, Iparralde guziari hedatzeko asmoarekin.

Johañe Etchebarne, Zuberoako informatzaileetarik bat

Hastapenetik, Euskal kultur erakundeak bilketa eta artxibatze metolodologia zehatz bat alhan ezarri zuen. Metodologia honen lehen urratsa izan zen aholku batzorde baten sortzea, tokian tokiko lekukoen eta gai garrantzitsuen identifikatzeko.

2009an, Kontseilu orokorrak hartu du lanaren jabetasuna, Eukal kultur erakundea lanaren ekoizlea dagoelarik.

Lekukotasunak numerizatuak, sekuentziatan zatituak eta tratatuak dira Baionako Artxibategian (besteak beste) entzuteko eta ikusteko gisan.

Lekukotasun horiek eskoletako haurrei eta publiko zabalari ezagutarazteko, hainbat ekintza eramaten ditu Euskal kultur erakundeak.

Bilketa urtez urte

2007 - Bilketa Amikuzen

EKE-k Amikuzetik abiatu zuen Baxe Nabarreko memorioaren bilketa. Hemen, lekukoen hautaketa Donapaleuko Zabalik elkartearen (Manex gogoan) aholku estimagarriari esker egina izan da.

Donapaleuko (Marie Oxarango, Kattin Harisgarat, Kattina Etcheverry, Ttotte Ainciboure), Gabadiko (Alexandre eta Pantxika Bordagaray, Albert Dubois), Garrüzeko (Isidora Claveranne) eta Martxuetako (Léon Tissier) 8 presuna grabatuak eta filmatuak izan dira 2007ko abuztua eta abendua bitartean.
Amikuzetik aparte, Ameriketan ibili 2 artzainen lekukotasunak bildu dira : Jean-Pierre Erreca (Urepele) eta Louis Biscaichipy (Ezterenzubi) bere etxolan, Iratin.

Bildutakoa numerizatua izan da, sekuentziatan zatitua, tratatua eta Euskokultur fundazioari bidalia. Honek bere datu-basean sartzen du eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari helarazten, navarchivo sortu bere webgune berezian integra dezan. Kopia bat atxikia da Aldudarrak Bideo (operazioaren partaide teknikoa) elkartearen egoitzan eta Euskal kultur erakundean.
Bestalde, 2007ko bukaeran, departamenduko artxibo zerbitzuak bilketa lan hori bere ikus-entzunezko artxiboetan sartzeko xedea duela jakinarazten du, Baionako artxibategiaren bitartez.

Amikuzeko esperientzia-piloto honi esker, numerizazio eta artxibatze metodologia bat bideratu du EKE-k, ondoko urtetan Baxe Nabarren eta Iparraldean baliatzen ahalko dena.

2008 - Bilketa Amikuzen, Garazi eta Baigorri aldean

19 inkesta egin ditu Euskal kultur erakundeak Donapaleuko, Donibane Garaziko eta Baigorriko kantonamenduetan :

  • Donapaleuko kantonamenduan : Michel Mendibil (Gabadi), Noël eta Kattalin Lacoste (Ilharre), Jeanne Alchourroun, Georgette Errecart (Arberatze-Zilhekoa), Marie-Jeanne Auchoberry eta Jeanne Doxaran (Donapaleu), Jeanne Arcondéguy (Lohitzüne-Oihergi), Dominique Etchegaray (Domintxaine), Gérard Sabarots (Oragarre), Jean-Marie Larroque (Arboti-Zohota), eta Joana Davant (Urrüstoi-Larrabile).

  • Donibane Garaziko kantonamenduan : Guillaume Irigaray (Ahatsa), Michel Curutchet eta Michel Tihista (Ezterenzubi), Beñat Urruty (Mendibe), Jean-Baptiste Barberena (Zaro), Flontxa Harispe eta Beñardo Indart (Uharte-Garazi).

  • Baigorriko kantonamenduan : Marie-Jeanne Minaberry (sortzez Bankarra).

Oharra : Helburu nagusia zen Amikuzeko bilketa 2008an bururatzea. Baina beste proposamen bat sartu da artean. Garaziko Sindikatak eta Aezkoako Juntak (Leader proiektuaren barnean) Baxe-Nafarroako bilketaren partaideak diren Euskal kultur erakundeari, Euskokultur fondazioari eta Aldudarrak Bideori galdegin diete filma bat egin zezaten memoria kolektiboaren biltzeko Garazi eta Aezkoa haranetako mugazgaineko harremanetaz. Hara zergatik 6 bideo grabatu diren Donibane Garaziko kantonamenduan. Baigorriko kantonamenduko grabaketa ere beste proiektu berezi bati lotua da.

Elkarrizketen numerizazioa eta muntaketa (EKE) Aldudarrak Bideoko bulegoetan egiten dira.



Elkarrizketa bakoitzaren informazioen tratamendua :

  • Departamenduko artxibo zerbitzuarentzat : Sekuentziei lotu emaitzak (kodigoa, izenburua eta bilduma) baita ere elkarrizketei lotuak (inkestalariak bete fitxa tekniko batean bildu dituenak) Arkhéïa logizialaren bidez tratatuak dira, departamenduko ikus-entzunezko artxiboetan sartzeko gisan.

  • Euskokultur fondazioarentzat : 2007an abiatu ildoan, gorago deskribitu emaitzak igorriak zaizkio, Excel-en bidez tratatu ondoan.

Balorapen pedagogikoa

"Biharko etnologoak" proiektua abiarazi du EKE-k 2008-2009 ikasturtean, Donapaleuko lehen mailako eskoletan eta kolegio pribatuan, haurrek beren baitarik ikus eta ikas dezaten zer den bilketa lan baten egitea. Gaia : besta. Egitasmo hau 2009ko ekainean bururatu da.

2009 - Bilketa Baxe Nabarren, Xiberoan eta Lapurdin barna

Aukera berri batzuetaz baliatu nahian, Baxe Nabarreko mugak gainditu behar izan ditu bilketak 2009an.

  • Donapaleuko kantonamenduan : Bururatu da Amikuze aldeko bilketa.

    Hamaika pertsona elkarrizketatuak izan dira : Jean-Pierre Lapouble (Arberatze-Zilhekoa), André Narbaits (Arrueta), Maddi Auvray, Odette eta Katti Lucu (Bithirina), Jean-Claude Mailharin (Amenduze), Jean Urruspil eta Dorothée Mailharin (Donapaleu), Pascal Biscay, Pettan eta Germaine Dufau (Behauze), Xeñan Belleau (Garrüze) eta Frantxoa Belleau (Amorotze-Zokotze).

  • Iholdiko kantonamenduan :

    Tokiko aholku batzordeari esker (Pierra Laco, Mañex Molimos, Lucien Ruspil eta Mañex Olçomendik osatua), lekuko andana bat begistatu ditu EKE-k. Horietarik bi elkarrizketatu ditu : Pierre Salles (Izura) eta Piarre Petoteguy (Jutsi).
    Bestalde, Irissarriko Herriko Etxeak galdeginik, 6 pertsonen lekukotasunak bildu ditu herri hortan, 2010ean segitzeko asmoarekin : Beñat Etcheverry "Fitero", Marie-Jeanne Otharan, Aña Idieder, Henri eta Mathilde Haran, Jeanne Etchegoinberry eta Marie Dagorret.

  • Garazi-Baigorriko kantonamenduetan :

    Kantonamendu hauetan ere hastea erabaki du Euskal kultur erakundeak, adinean zoatzin jende batzuen elkarrizketatuz : Bettiri Argain eta Antoinette Lekumberry (Ortzaize), Fanny Arrabit (Bidarrai) eta Martial Inchauspé (Donibane-Garazi).

  • Xiberoan

    Philippe Etchegoyhen xiberotar semeak aholkaturik, Iratin dagoen Lakarriko Johañe Etchebarne artzaina elkarrizketatua izan da bere olhan.

  • Lapurdin :

    Itsasuko Herriko Etxeak, 2008ko bukaeran, bere kabuz bildu 10 elkarrizketen mamiaz interesatua agertu da EKE. Herriko Etxearekin adosturik, Xabier Itçaina CNRS-eko ikerlariak (Aldudarrak Bideorekin) egin grabaketa horiek muntatu eta tratatu ditu bere fondoan sarrarazteko.
    Elkarrizketatuak hauxe dira : Dominika Aguerre, Mayi Poulou, Pascal Paris, Dominica Heguy, Janette Elissetche, Simone Larronde, Jeanne eta Manex Olhagaray, Gratien Larronde, Paul Harispourou eta Norberto Aguerre.

Bestalde, Ahetzen daraman beste egitasmo bati esker, bi aheztar filmatu ditu EKE-k : Germaine Pouyal eta Kattin Miranda.

Horiek guziak kondutan hartuz, Euskal kultur erakundeak 36 lekukotasun berri egin ditu eta tratatu 2009an, 65etara iganaraziz grabatu lekukoen kopuru orokorra.


Amikuztarrak mintzo sarean!

Eleketa AmikuzenEuskal kultur erakundeak 2007an abiatu lekukotasun bilketa handia Amikuzetik hasi zen. Bi urtez, hogeita hamar amikuztar baino gehiago grabatuak izan dira. Bideo-lekukotasun horiek sarean ezarri ditugu!

Lekukoak "eleketa" erakusketaren estreinaldian Donapaleun (argazkia: Gaizka Iroz)


Lekukoek Amikuzeko gai berezi batzu aipatzen dituzte (etxetiargoa, feriak eta merkatuak, zaldi lasterketak, zuraren lana, formakuntza eta laborantzako garapena) beste gai orokorren artean (elizaren urratsak, jakinduriak, ofizioak). 


Zaharren urratsetik

Eleketa programa abiatu aitzin ahozko ondarearen inguruko beste egitasmo batzu eraman izan ditu Euskal kultur erakundeak, hala nola 2004tik 2007ra garatu zen "Zaharren urratsetik" ekintza.

Ekimen horren helburua, trukaketa goxo baten bidez zahar-etxeetako pertsonen ongizatea bilatzea eta pertsona horiei esker memorio kolektiboa aberastea izan zen. Kari hortara zonbait soinu grabaketa bilduak izan dira, Donibane Lohizunen besteak beste.