Ahozko ondarea
Ondarea, jendarte baten nortasuna osatzen eta jendarte hori besteetatik bereizten duten osagai material eta inmaterial guziez osatua da. Eleketa programa, ahozko ondarean oinarritzen da (bizipenen eta jakitateen kontaketak, kantuak eta elezaharrak...) : hunen biltzea, artxibatzea eta hedatzea du helburua. Lekukotasunak euskaraz bilduak dira. Nafarroako erakundeek proposaturik (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Euskokultur fundazio pribatua) eta Baxe Nabarreko PCD-aren, Kontseilu Orokorraren, Akitania Eskualdeko Kontseiluaren diru laguntzarekin, ahozko memoriaren bilketa 2007an abiatu zen Baxe Nabarren, Iparralde guziari hedatzeko asmoarekin. Hastapenetik, Euskal kultur erakundeak bilketa eta artxibatze metolodologia zehatz bat alhan ezarri zuen. Metodologia honen lehen urratsa izan zen aholku batzorde baten sortzea, tokian tokiko lekukoen eta gai garrantzitsuen identifikatzeko. 2009an, Kontseilu orokorrak hartu du lanaren jabetasuna, Eukal kultur erakundea lanaren ekoizlea dagoelarik. Lekukotasunak numerizatuak, sekuentziatan zatituak eta tratatuak dira Baionako Artxibategian (besteak beste) entzuteko eta ikusteko gisan. Lekukotasun horiek eskoletako haurrei eta publiko zabalari ezagutarazteko, hainbat ekintza eramaten ditu Euskal kultur erakundeak. Bilketa urtez urte2007 - Bilketa Amikuzen
EKE-k Amikuzetik abiatu zuen Baxe Nabarreko memorioaren bilketa. Hemen, lekukoen hautaketa Donapaleuko Zabalik elkartearen (Manex gogoan) aholku estimagarriari esker egina izan da.
Donapaleuko (Marie Oxarango, Kattin Harisgarat, Kattina Etcheverry, Ttotte Ainciboure), Gabadiko (Alexandre eta Pantxika Bordagaray, Albert Dubois), Garrüzeko (Isidora Claveranne) eta Martxuetako (Léon Tissier) 8 presuna grabatuak eta filmatuak izan dira 2007ko abuztua eta abendua bitartean. Bildutakoa numerizatua izan da, sekuentziatan zatitua, tratatua eta Euskokultur fundazioari bidalia. Honek bere datu-basean sartzen du eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari helarazten, navarchivo sortu bere webgune berezian integra dezan. Kopia bat atxikia da Aldudarrak Bideo (operazioaren partaide teknikoa) elkartearen egoitzan eta Euskal kultur erakundean. Amikuzeko esperientzia-piloto honi esker, numerizazio eta artxibatze metodologia bat bideratu du EKE-k, ondoko urtetan Baxe Nabarren eta Iparraldean baliatzen ahalko dena. 2008 - Bilketa Amikuzen, Garazi eta Baigorri aldean19 inkesta egin ditu Euskal kultur erakundeak Donapaleuko, Donibane Garaziko eta Baigorriko kantonamenduetan :
Oharra : Helburu nagusia zen Amikuzeko bilketa 2008an bururatzea. Baina beste proposamen bat sartu da artean. Garaziko Sindikatak eta Aezkoako Juntak (Leader proiektuaren barnean) Baxe-Nafarroako bilketaren partaideak diren Euskal kultur erakundeari, Euskokultur fondazioari eta Aldudarrak Bideori galdegin diete filma bat egin zezaten memoria kolektiboaren biltzeko Garazi eta Aezkoa haranetako mugazgaineko harremanetaz. Hara zergatik 6 bideo grabatu diren Donibane Garaziko kantonamenduan. Baigorriko kantonamenduko grabaketa ere beste proiektu berezi bati lotua da. Elkarrizketen numerizazioa eta muntaketa (EKE) Aldudarrak Bideoko bulegoetan egiten dira.
Elkarrizketa bakoitzaren informazioen tratamendua :
Balorapen pedagogikoa "Biharko etnologoak" proiektua abiarazi du EKE-k 2008-2009 ikasturtean, Donapaleuko lehen mailako eskoletan eta kolegio pribatuan, haurrek beren baitarik ikus eta ikas dezaten zer den bilketa lan baten egitea. Gaia : besta. Egitasmo hau 2009ko ekainean bururatu da. 2009 - Bilketa Baxe Nabarren, Xiberoan eta Lapurdin barnaAukera berri batzuetaz baliatu nahian, Baxe Nabarreko mugak gainditu behar izan ditu bilketak 2009an.
Bestalde, Ahetzen daraman beste egitasmo bati esker, bi aheztar filmatu ditu EKE-k : Germaine Pouyal eta Kattin Miranda. Horiek guziak kondutan hartuz, Euskal kultur erakundeak 36 lekukotasun berri egin ditu eta tratatu 2009an, 65etara iganaraziz grabatu lekukoen kopuru orokorra. 2010 : Itsas ondareaz lan berezia Donibane LohizunenItsasturien bizia (arrantzaleak, arrantzaleen emazteak, arrain-erosleak, itsas-ontzigileak, saregileak, kontserbategietako langileak…) eta Donibane Lohizune - Ziburuko portuaren bilakaera jorratu du bilketak 2010ean. Gai horren inguruan 25 grabaketa (26 lekuko) egin dira. Bestalde 4 grabaketa burutu dira zapatagintzari buruz (Hazparnen eta Zuberoan) eta beste 10 gai ezberdinen inguruan. Orotara beraz 39 grabaketa egin dira 2010ean. 2011 : Bilketaren segida Baxenabarren, Lapurdin eta zapatagintzaren inguruan HazparnenIholdi-Oztibarren: tokian tokiko laguntzaile batzordeari esker (Pierre Laco, Mañex Molimos, Lucien Ruspil eta Mañex Olçomendi). Beñat Ourthiague , Jean Olharan, Panpale Erdoçaincy, Jean Bacho, Marie-Jeanne Bouzout, Lucien Ruspil (Larzabale) ; Maina Ithurralde (Izura), Nane Arhets (Uharte-Hiri). Orotara 8 lekukotasun. Bestalde Departamenduari eskaerari erantzunez, Irisarriko "Ospitalea" etxearen inguruko lekukotasunak bilduak izan dira eskualde hortan. Lau pertsona elkarrizketatuak izan dira hiru bideo-grabaketa burutu direlarik: Pierre Iribarren, Maddi Aguerre (Irisarri) ; Germaine Minaberry eta Juanita Lacourrège (Ortzaize). Garazi-Baigorri kantonamenduan: Jeanne eta Jose Manuel Eliceche, Jean-Noël Etcheverry, Beñat Duclos, Marie-Angèle Echevertz (Bidarrai) ; Manex Lanatua (Ahatsa), Martin Sabalçagaray Baigorri). Orotara 6 lekukotasun. Lapurdin: Yvonne Bellecave (Makea), ordurarte elkarrizketatu lehen emagina. Donibane Lohizune / Ziburuko portuaren inguruko bi lekukotasun, "Itsasturiak" erakusketa kari eginak: Ziburuko Marin ontziolako familia eta Arturo Garcia (Urruña). Bestalde Hazparneko 10 lekuko mintzatu dira zapatagintzaren industriaren gaia jorratuz. Orotara 30 inkesta egin dira 2011n. Bestalde Euskal kultur erakundeak "Itsasturiak" multimedia erakusketa (www.itsasturiak.com) ekoiztu du Donibane Lohizune / Ziburun 2011n egin bilketaren lana baloratuz.
Itsasturien memoria
2010ean, itsasturien bizia (arrantzaleak, arrantzaleen emazteak, arrain-erosleak, itsas-ontzigileak, saregileak, kontserbategietako langileak...) eta Donibane Lohizune - Ziburuko portuaren bilakaera jorratu du Euskal kultur erakundeak abiatu "Eleketa" ahozko memoriaren bilketak. Gai horren inguruan 26 lekuko grabatuak izan dira. Bideo horien 72 zati sarean dira kontsultagarri. Amikuztarrak mintzo sarean!
Lekukoek Amikuzeko gai berezi batzu aipatzen dituzte (etxetiargoa, feriak eta merkatuak, zaldi lasterketak, zuraren lana, formakuntza eta laborantzako garapena) beste gai orokorren artean (elizaren urratsak, jakinduriak, ofizioak).
Zaharren urratsetikEleketa programa abiatu aitzin ahozko ondarearen inguruko beste egitasmo batzu eraman izan ditu Euskal kultur erakundeak, hala nola 2004tik 2007ra garatu zen "Zaharren urratsetik" ekintza. Ekimen horren helburua, trukaketa goxo baten bidez
zahar-etxeetako pertsonen ongizatea bilatzea eta pertsona horiei esker
memorio kolektiboa aberastea izan zen. Kari hortara zonbait soinu grabaketa bilduak izan dira, Donibane Lohizunen besteak beste. |