Jean Urruspil
(Donapaleu, 1923)
Jean Urruspil Jean Urruspil Arboti-Zohotan sortu da 1923ko abenduaren 17an. Bizi guzian musika afizio handia ukan du (harmonika, saxofonoa, akordeoia). 1939-1945ko gerla ondoan, hasi da kurtsoak hartzen Vogel organista famatuarekin Donapaleun, gero ainitz ibili da musikari-akordeonista gisa dantzaldietan (herriko bestetan) eta ezkontzetan.
Bideo grabaketa Donapaleu "Aire Ona" etxean egin da. Jean Urruspil-ek aipatzen dizkigu haurtzaroa, eskolatzea (7 eta 10 urte artean) ; mutilgoa Arbotin eta Escosen 16 urte arte ; armada eta gerlako oroitzapenak 1945etik 1946era Alemanian eta Austrian ; bere piatun ofizioa Parisen, Bidarrain eta Donapaleun ; musikari ofizioa herriko bestetan, dantzaldietan eta ezkontzetan. Ezagutu ditu ere Faustin Bentaberry eta Beñat Galtxetaburu. PasarteakGaia: Bilketaren hizlariak
|