1939-1945ko gerla

Jeanne Arcondeguy | Herria: Lohitzüne-Oihergi | Data: 2008-04-10 | Iraupena: 04:11 | Elkarrizketatzailea: Pantxika Maitia | Erabilpen baldintzak

Laburpena

Amikuzetik igaiten zen demarkazio muga, Jeanne Arcondeguy gune librean bizi zen, Muskildin.
Donapaleura joaiteko erosketen egitera, Alemanen aitzinean pasatu behar zuen, paperrak erakutsiz.
Kontrabanda ainitz egiten zen.
Janaria neurtua zen, tiketa batzuen bidez. Ogi xuri baino ogi beltz gehiago jaten zuten.
Laborariek guttiago sofritzen zutela janari eskasez, dio Jeannek .

Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Euskal kultur erakundea da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Euskal kultur erakundearekin harremanetan jarri.

Jeanne Arcondeguy

(Lohitzüne-Oihergi, 1923)

Jeanne Arcondéguy, sortzez Chimist, 1923ko maiatzaren 13an sortua da Muskildin, Xiberoan. Larribarre-Sorhapüruko zurgin batekin ezkondua 1943an, bi haurren ama. Jeanne etxalde ttipi batetaz arduratzen da (7 behi esnadun).
Denboran, materiala enkantean erosi eta, aguardiant egiten hasi zen : jende anitz etortzen zitzaion etxera, arnoa, sagarnoa edo fruituak ekarriz. Horrek 50 urtez iraun du.

Elkarrizketa “Aindian” egina izan da, Lohitzün-Oihergin. Jeanne Arcondéguy oroitzen da ...
Irakurri gehiago [+]