Arto xuritzea

Michel Mendibil | Herria: Gabadi | Data: 2008-06-24 | Iraupena: 05:16 | Elkarrizketatzailea: Terexa Lekumberri | Erabilpen baldintzak

Laburpena

Arto xuritzea arratsetan egiten zen, ezkaratzean.
Gazte batzu ibiltzen ziren etxez etxe, afari on baten truke lan egiten zutela.
Adin guzietakoek parte hartzen zuten.
Kantu berezi batzu emanak ziren ; gazteak, neska-mutilak, harremanetan sartzen ziren. Michel Mendibilek arto xuritzetako bost kantu ematen dizkigu zuzenean.
Arto xuritzetara guziak gogotik joaiten ziren, besta giroan iragaiten baitzen elgarretaratze hori.

Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Euskal kultur erakundea da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Euskal kultur erakundearekin harremanetan jarri.

Michel Mendibil

(Gabadi, 1938)

Michel Mendibil Mehainen sortua da, 1938an, 6 haurrideetako familia batean. Gabadin egon da mutil 20 urtez (14 urtetik 34 urtera). Herri hortan berean ezkondu da 1967an eta hor erosi du Ixalegoitia etxaldea, zointan bizi eta lan egiten duen oraindik. Hiru haur baditu.

Michel Mendibilek kondatzen dizkigu bere haurtzaroa, Baionako Maîtrisan iragan duen urtea, Algeriako gerla, mutil izaitea 20 urtez, Euskaldun Gazterian (JAC) egin gogoetak, baserriko lanak eta laborantzaren ...
Irakurri gehiago [+]