Dendaria

Jeanne Doxaran | Herria: Donapaleu | Data: 2008-06-18 | Iraupena: 04:46 | Elkarrizketatzailea: Pantxika Maitia | Erabilpen baldintzak

Laburpena

Pierre Doxaran oihal saltzailearekin esposatu zen Jeanne 21 urtetan.
Bikotea Donapaleun plantatu zen.
Senarra etxez etxe ibiltzen zen oihala saltzen eta egin behar ziren jantzien neurriak hartzen.
Jeannek aldiz, beste dendari batzuen laguntzarekin, jantziak edo behi estalgiak josten zituen. Moda segitzeko, liburuetan edo Pariseko saloinetan ikusi modeloei fidatzen ziren.
Garai hartan, dendariek gehienik josten zituzten jantziak edo piezak hauek ziren : flanelak, atorrak, kaltxoinak, behi estalgiak.
Hauetaz bestalde, ezkont arropak egiten zituzten anderesposen beztitzera joanez oinez etxeetara.

Gai honi lotu argazkiak

Jeanne Doxaran-ek eman argazkiak

Jeanne Doxaran (1942)
Argazkia handitu [+]
Jeanne Doxaran (Hendaia, 1946)
Argazkia handitu [+]
Jeanne Doxaran-en ezkontza (1942)
Argazkia handitu [+]
Jeanne eta Pierra Doxaran (1949)
Argazkia handitu [+]
Jeanne Alchourroun
Argazkia handitu [+]

Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Euskal kultur erakundea da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Euskal kultur erakundearekin harremanetan jarri.

Jeanne Doxaran

(Donapaleu, 1921)

Jeanne Ithuralde Doxaran Bünüzen sortua da 1921eko apirilaren 30ean, Oztibarren. Ama biziki dendari ona zuen, bere baitarik ikasia. Jeannek, zertifikata eskuratu bezain laster (12 urtetan), josten ikasten du lehenik serorekin, gero ahaide batekin, eta azkenik amarekin (hobekuntza). Oihal saltzaile batekin ezkondu ondoan, bikoteak saltegi bat erosiko du Donapaleun : han lanean ari izan da Jeanne bere bizi guzian. Bi haurren ama da.
Gaur egun erretretan izanikan ere, segitzen du josten eta ...
Irakurri gehiago [+]