Dolua

Jean-Pierre Lapouble | Herria: Arberatze-Zilhekoa | Data: 2009-01-23 | Iraupena: 05:20 | Elkarrizketatzailea: Terexa Lekumberri | Erabilpen baldintzak

Laburpena

Jean-Pierre Lapoublek ikusi duen lehen hila bere aitatxi izan da, 7-8 urte zituelarik.
Ez zuen beldurrik izan. Oroitzen da bizpahiru astez, Aittatta hil aitzin, bere arrebarekin goiz guziz joaiten zela haren ondora otoitz egiteko.
Hil delarik, gau beila egin zuten auzoek hilotzaren inguruan.
Ehorzketa egunean, hila kutxan ezarririk, joan ziren etxetik elizara, oinez, otoitz eginez.
Ez baitzuten hilobirik, etxeko nagusiak erran zuen etxetiar ohiena erabiltzea.
Etxeratekoan, etxe aitzinean, su bat piztu zuten.
Ondotik, kolazionea eskaini eta, otoitz batekin bururatu zen.

Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Pirineo-Atlantikoetako departamendua da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Pirineo-Atlantikoetako departamenduko artxibategiarekin harremanetan jarri.

Jean-Pierre Lapouble

(Arberatze-Zilhekoa, 1946)

Jean-Pierre Lapouble Arberatze Aitzirian sortua da, etxetiar familia batean, 1946eko irailaren 13an. Beste hiru haurride baditu. Herriko eskolan eskolatua izan da, bost urtetik hamahiru urte arte. Gero, apezteko gogoarekin, Mauleko kolegioan ibilia da (sei urtez), Uztaritzeko seminario ttipian eta Akizen. Bainan apez izaiteko xedea utzi zuen, ospitaletako langile bilakatzeko. Ondotik, Sallespisseko biarnes batekin ezkondu zen eta emaztearen herrian bizi da. Bi alaba dituzte. Auzapez egon ...
Irakurri gehiago [+]