Errientsa

Maddi Auvray | Herria: Bithirina | Data: 2009-02-12 | Iraupena: 05:42 | Elkarrizketatzailea: Terexa Lekumberri | Erabilpen baldintzak

Laburpena

Maddi Auvray-k atxikimendu berezia zaukan barnealdeko haurrentzat. Haatik, haiekin ukan du lan gehiena frantsesa erakasterakoan.
Baionan ere erakasle izan da, hor aldiz ikasleek euskara ez zakiten, gero dira euskara kurtsoak zabaltzen hasi.
Maddirentzat, haurrek jakin behar duten garrantzitsuena, ongi irakurtzea eta kalkulatzea da .
Erakaskuntzaren bilakaeraz, Maddik dio ikasleek aktibitate andana bat ukanez, errientek zailtasunak badituztela hauen arreta biltzeko.
Maddik erakaskuntza maitatu du, ximiko bat ukan du bere lana eta haurrak uztean.

Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Pirineo-Atlantikoetako departamendua da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Pirineo-Atlantikoetako departamenduko artxibategiarekin harremanetan jarri.

Maddi Auvray

(Bithirina, 1929)

Marie Auvray (sortzez Lucu) Bithiriña Latsagan sortua da, 1929ko agorrilaren 20ean. Han handitu da, bost haurreko familia batean (lau alaba eta seme bat). Bithiriñan ibili da eskolan, ondotik Donapaleun (12-17 urte artean), eta azkenik Paueko eskola normalean (1946-1950) errientsa izaiteko. Eskola bukatu bezain laster, Normandian izendatua izan zen 1950ean. Euskal herrira sartu zen hiru urte berantago, alargundurik eta alaba gazte batekin. Hemen segitu du erakasten, lehenik Amikuzen eta gero ...
Irakurri gehiago [+]