Feriak eta merkatuak

Marie-Jeanne Auchoberry | Herria: Donapaleu | Data: 2008-02-26 | Iraupena: 03:41 | Elkarrizketatzailea: Pantxika Maitia | Erabilpen baldintzak

Laburpena

Donapaleuko merkatua hamabostean behin egiten zen, ondoko ostiralean Garruzen.
Jende frango ibiltzen zen.
Behi eta ahatxen sal-erospenak Auchoberry ostatuko ate aitzinean egiten ziren. Beste gune batean, behereko zubi ondoan, zaldiak, ahate gibelak, barazkiak edo pualleria saltzen zituzten laborariek.
Ostatura etortzen ziren tratua egiteko, dirua ekartzera, eta ber-momentuan trago bat edateko edo askaiteko.
Bazkoz egiten zen feria bat, Eguberrikoa zen haatik handiena. Egun hortan, kabala negozioa elizaren inguruetan egiten zen. Aldiz, laborantza tresneria saltzaileak ohiko merkatu plazan emaiten ziren.
Zenbait urteren buruan, feria desagertu da.
Jeanne Auchoberry hortaz damutzen da, egun ederra eta erakargarria baitzen ostatuentzat.

Gai honi lotu argazkiak

Isidora Claveranne eta Marie-Jeanne Auchoberry-k eman argazkiak

Donapaleuko feria (1970)
Argazkia handitu [+]
Garrüzeko feria
Argazkia handitu [+]
Garrüzeko feria
Argazkia handitu [+]
Garrüzeko feria
Argazkia handitu [+]
Garrüzeko feria
Argazkia handitu [+]
Garrüzeko feria
Argazkia handitu [+]
Garrüzeko feria
Argazkia handitu [+]
Garrüzeko feria
Argazkia handitu [+]

Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Euskal kultur erakundea da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Euskal kultur erakundearekin harremanetan jarri.

Marie-Jeanne Auchoberry

(Donapaleu, 1934)

Marie-Jeanne Auchoberry Behauzen sortua da 1934an. Hamabi urteetan herriko eskolatik joan da, eta gero Donapaleuko eskolan ibili ("centre ménager"), josten eta kozinatzen ikasteko. Bederatzi urtez Parisen neskato (sehi) egon da. Ezkondu eta, senar-emaztek Donapaleuko ostatu baten kudeantza hartu dute. Hiru haur ukan ditu Marie-Jeannek eta "Le Foirail" ostatuko sukaldaria izan da bere bizi guzian.

Lekukoaren etxean, Donapaleun, filmatua izan da elkarrizketa. Marie-Jeannek aipatzen ...
Irakurri gehiago [+]