Garrüzeko feria

Isidora Claveranne | Herria: Garrüze | Data: 2007-12-17/2008-01-17 | Iraupena: 03:02 | Elkarrizketatzailea: Terexa Lekumberri | Erabilpen baldintzak

Laburpena

Isidora Claveranne-i ainitz gustatzen zitzaion Garruzeko feria.
Euskal Herritik, Frantziatik, Italiatik heldu ziren animaleak, urrunekoak treinez, hurbilekoak (Hazparne, Sara) oinez eta tropaka, tokeroek gidaturik.
Tokeroa makiñunaren (tratulariaren) langilea zen : haren kabalak feriara eramaten zituen edo feriatik etxera ekartzen, oinez. Animale mota guziak heldu ziren.
Gizonak xamarrez jantziak ziren, xapela, kasketa edo boneta buruan eta azotea eskuan. Itxura ederra zuten.
Tratua elez egiten zen, eta egin orduko, parrekoari bortzekoa (eskua) emaiten.
Eguna bukatzen zen dantzaldi batekin, merkatu estalian.

Gai honi lotu argazkiak

Isidora Claveranne-ek eman argazkiak

Garrüzeko feria
Argazkia handitu [+]
Garrüzeko feria
Argazkia handitu [+]
Garrüzeko feria
Argazkia handitu [+]
Garrüzeko feria
Argazkia handitu [+]
Garrüzeko feria
Argazkia handitu [+]
Garrüzeko feria
Argazkia handitu [+]
Garrüzeko feria
Argazkia handitu [+]

Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Euskal kultur erakundea da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Euskal kultur erakundearekin harremanetan jarri.

Isidora Claveranne

(Garrüze, 1926)

Isidora Claveranne, sortzez Candau, Garrüze Portaletenean sortua da, 1926an. Sortetxea ostatu ezagun bat zen eta, aldi berean, etxalde ttipi bat.
Eskola bukatu bezain laster (14 urtetan), burasoen laguntzen hasi da Isidora xahartzen hasiak zituelakotz (ezkondu zirenean, aitak 45 urte zituen, amak 39). Denbora berean, brodatzen (15 urtetan), josten (17 urtetan) eta kozinatzen (20 urtetan) ikasi du. Geroztik, familiako ostatuan, praktikan ezarri du bere sukaldari formakuntza. Bietan ...
Irakurri gehiago [+]