Gitoak

Isidora Claveranne | Herria: Garrüze | Data: 2007-12-17/2008-01-17 | Iraupena: 03:56 | Elkarrizketatzailea: Terexa Lekumberri | Erabilpen baldintzak

Laburpena

Gitoak hurbiltzen ziren Garruzeko feriara, beste jendekin sobera nahasi gabe.
Beren “roulotte” delakoan bizi ziren eta arropa luzeak zauzkaten.
Mozkin batzu ferian saltzeaz gain (mahai-estaliak, dentalak etabar), etxez etxe ibiltzen ziren pualleriaren (oilasko, ahate) tripakien bila.
Gitoak ez dira buhamiekin nahastekoak, dio Isidora Claverannek.

Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Euskal kultur erakundea da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Euskal kultur erakundearekin harremanetan jarri.

Isidora Claveranne

(Garrüze, 1926)

Isidora Claveranne, sortzez Candau, Garrüze Portaletenean sortua da, 1926an. Sortetxea ostatu ezagun bat zen eta, aldi berean, etxalde ttipi bat.
Eskola bukatu bezain laster (14 urtetan), burasoen laguntzen hasi da Isidora xahartzen hasiak zituelakotz (ezkondu zirenean, aitak 45 urte zituen, amak 39). Denbora berean, brodatzen (15 urtetan), josten (17 urtetan) eta kozinatzen (20 urtetan) ikasi du. Geroztik, familiako ostatuan, praktikan ezarri du bere sukaldari formakuntza. Bietan ...
Irakurri gehiago [+]