Herriko bestak

Jean Urruspil | Herria: Donapaleu | Data: 2009-03-18 | Iraupena: 04:05 | Elkarrizketatzailea: Terexa Lekumberri | Erabilpen baldintzak

Laburpena

Jean Urruspil, musikaria izanez, herriko besta ainitzetan ibiltzen zen, horiek 2-3 egun irauten zutelarik.
Igande goizean, mezatik landa, musikariek 13:00 arte jotzen zuten.
Bazkalondoan, dantzaldia 17:00etan hasten zen ; pilota partidetan ere hor behar zuten.
Eta arratsean, 20:00tan, dantza jauziak emaiten zituzten, eta 22:00tarik gaueko 02:00, 03:00ak arte, gaueko dantzaldia.
1962 urte inguruan, herri batzutan, ez da oraindik gaueko dantzaldirik , ondorioz dantzaldi pribatuak antolatzen dira etxetan.

Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Pirineo-Atlantikoetako departamendua da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Pirineo-Atlantikoetako departamenduko artxibategiarekin harremanetan jarri.

Jean Urruspil

(Donapaleu, 1923)

Jean Urruspil Arboti-Zohotan sortu da 1923ko abenduaren 17an. Bizi guzian musika afizio handia ukan du (harmonika, saxofonoa, akordeoia). 1939-1945ko gerla ondoan, hasi da kurtsoak hartzen Vogel organista famatuarekin Donapaleun, gero ainitz ibili da musikari-akordeonista gisa dantzaldietan (herriko bestetan) eta ezkontzetan.
1969an ezkondu da eta bi alaba baditu. Bere bizia, piatun ofizioa, gaueko ateraldien eta familiaren artean eraman du.

Bideo grabaketa Donapaleu "Aire Ona" ...
Irakurri gehiago [+]