Herriko plaza

André Narbaits | Herria: Arrueta-Sarrikota | Data: 2009-01-29 | Iraupena: 02:46 | Elkarrizketatzailea: Terexa Lekumberri | Erabilpen baldintzak

Laburpena

Igandetan, Arruetan, bi meza eta bezperak baziren.
Goiz mezatik landa, ainitzetan gizonak killetan (birletan, firletan) ari ziren gauerdi arte (hiru killetako jokoa).
Killategi estalia bazen herrian. Jendeak afizio handia zeukan joko hortarako : heldu zen Bidaxunetik, Akamarretik lehiaketetan parte hartzera.
Haurrek ere killa jokoa maite zuten, bainan pilotan ari ziren bestalde.
Herriko ostalerrak kontent ziren, giroa bazen.

Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Pirineo-Atlantikoetako departamendua da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Pirineo-Atlantikoetako departamenduko artxibategiarekin harremanetan jarri.

André Narbaits

(Arrueta-Sarrikota, 1934)

André Narbaits Arrueta Bideberrian sortua da 1934ean (arreba bat badu). Bizi izan da Narbaitzenean, bere burasoek Bideberri etxetik hurbil eraiki zuten etxean.
Bere aitamek epizeria bat bazuten, aldi berean tabako saltegia eta ostatua egiten zuena.
1961ean ezkondu eta, André-k saltegi-ostatuaren segida hartzen du (bere emaztea arduratuko da komertzio honetaz). Denbora berean, garraiolaria da eta aguardiant egile (lan honetako ere langile bat badu).
Alanbikea beti hor ...
Irakurri gehiago [+]