Ihauteriak

Michel Mendibil | Herria: Gabadi | Data: 2008-06-24 | Iraupena: 01:51 | Elkarrizketatzailea: Terexa Lekumberri | Erabilpen baldintzak

Laburpena

Gabadin, beste herri askotan bezala ihauteriz, 18 urteko gazteak ibiltzen ziren Pantzart egunean, etxez etxe janari keta, kantuz eta dantzan.
Bildu ekoizpen horiek elgarrekin apailatzen eta jaten zituzten.
Arratsaldean, dantzaldi bat antolatua zen herritarrentzat.
Anjelusak jotzean, neskatxak etxera joaiten ziren, gizonak aldiz ostatuan egoiten.

Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Euskal kultur erakundea da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Euskal kultur erakundearekin harremanetan jarri.

Michel Mendibil

(Gabadi, 1938)

Michel Mendibil Mehainen sortua da, 1938an, 6 haurrideetako familia batean. Gabadin egon da mutil 20 urtez (14 urtetik 34 urtera). Herri hortan berean ezkondu da 1967an eta hor erosi du Ixalegoitia etxaldea, zointan bizi eta lan egiten duen oraindik. Hiru haur baditu.

Michel Mendibilek kondatzen dizkigu bere haurtzaroa, Baionako Maîtrisan iragan duen urtea, Algeriako gerla, mutil izaitea 20 urtez, Euskaldun Gazterian (JAC) egin gogoetak, baserriko lanak eta laborantzaren ...
Irakurri gehiago [+]