Laboraria

Dominique Etchegaray | Herria: Domintxaine-Berroeta | Data: 2008-12-11 | Iraupena: 05:05 | Elkarrizketatzailea: Pantxika Maitia | Erabilpen baldintzak

Laburpena

Etchegaray senar-emazteak laborantxan hasi ziren 1960 hamarkadan.
Haragitako behiak (20-30 buru) eta artoa ziren etxaldeko bi ekoizpen nagusiak.
18 urtez, neguko bazkak artzain bati alokatzen zituzten 6-7 hilabeterentzat (abendutik maiatza arte). Honek erretreta hartu duelarik, Dominiquek behi tropa emendatu du eta hazitako artoa egin.
Dominiquek dion bezala, urte biziki onak ezagutu ditu hazitako artoari esker (etxalde frango salbatu dituenak).
Udan, gazteak hartzen zituzten hamabost egunez arto kukulak kentzeko. Hauek, sakelako diru pixka bat egiteko manera zuten.

Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Euskal kultur erakundea da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Euskal kultur erakundearekin harremanetan jarri.

Dominique Etchegaray

(Domintxaine-Berroeta, 1930)

Dominique Etchegaray 1930eko apirilaren lehenean sortua da, Domintxaine Haixtoian. Herriko eskolan ibili eta, mutil sartu zen auzapezaren etxaldean, eta honen ilobarekin ezkondu. Bikoteak osabaren lurrak erosi zituen : Dominique eta bere emaztea izan dira arto hazitakoa egin duten lehen laborariak.

Elkarrizketa Domintxaine Larraburuan egina izan da. Dominique Etchegaray bere haurtzaroaz mintzo da, munduko bigarren gerlaz Domintxainen, etxetiargoan oinarritu 1950. hamarkadako ...
Irakurri gehiago [+]