Lehen autoa

Jeanne Doxaran | Herria: Donapaleu | Data: 2008-06-12 | Iraupena: 02:55 | Elkarrizketatzailea: Pantxika Maitia | Erabilpen baldintzak

Laburpena

Jeanne Doxaranen aitak okindegi bat sortu zuen Bunuzeko plazan.
Jeanne-ek autoko permisa 18 urtetan ukan ondoan, etxez etxe hasi zen bi kiloko ogiak banatzen. Ttikia zelakotz, pedalen hunkitzeko zailtasunak bazituen.
Aitaren beldurra zuen, hurbiletik zaintzen baitzizkion ezantza gastuak.
Halere, oroitzapen onak atxikitzen ditu urte bat eterdiz egin duen lan honetaz.

Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Euskal kultur erakundea da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Euskal kultur erakundearekin harremanetan jarri.

Jeanne Doxaran

(Donapaleu, 1921)

Jeanne Ithuralde Doxaran Bünüzen sortua da 1921eko apirilaren 30ean, Oztibarren. Ama biziki dendari ona zuen, bere baitarik ikasia. Jeannek, zertifikata eskuratu bezain laster (12 urtetan), josten ikasten du lehenik serorekin, gero ahaide batekin, eta azkenik amarekin (hobekuntza). Oihal saltzaile batekin ezkondu ondoan, bikoteak saltegi bat erosiko du Donapaleun : han lanean ari izan da Jeanne bere bizi guzian. Bi haurren ama da.
Gaur egun erretretan izanikan ere, segitzen du josten eta ...
Irakurri gehiago [+]