Musikaria

Jean Urruspil | Herria: Donapaleu | Data: 2009-03-18 | Iraupena: 05:32 | Elkarrizketatzailea: Terexa Lekumberri | Erabilpen baldintzak

Laburpena

Bidarrain bizi zelarik, Jean Urruspilek « Denek bat » orkestra sortu zuen.
Bost soinulari bildu zituen, negu oso batez errepikak egin 1963an Donoztiriko herriko gelaren estreinaldian aritzeko.
Ondotik, zernahi galdera ukan zuten. Baina gero taldea gelditu zen.
Berak segitu zuen, galdera heldu baizitzaion Bidarraiko Albert Arrabit, Donaixtiko Frantxua Arrabit, Gamarteko Beñat Galtxetaburu eta beste batzuen ganik.
Saxoa edo akordeoiarekin jotzen zuen herriko eta kartierreko bestetan, bere piatun turnadatik landa.

Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Pirineo-Atlantikoetako departamendua da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Pirineo-Atlantikoetako departamenduko artxibategiarekin harremanetan jarri.

Jean Urruspil

(Donapaleu, 1923)

Jean Urruspil Arboti-Zohotan sortu da 1923ko abenduaren 17an. Bizi guzian musika afizio handia ukan du (harmonika, saxofonoa, akordeoia). 1939-1945ko gerla ondoan, hasi da kurtsoak hartzen Vogel organista famatuarekin Donapaleun, gero ainitz ibili da musikari-akordeonista gisa dantzaldietan (herriko bestetan) eta ezkontzetan.
1969an ezkondu da eta bi alaba baditu. Bere bizia, piatun ofizioa, gaueko ateraldien eta familiaren artean eraman du.

Bideo grabaketa Donapaleu "Aire Ona" ...
Irakurri gehiago [+]