Neguko lanak

Frantxoa Belleau | Herria: Amorotze-Zokotze | Data: 2009-05-19 | Iraupena: 05:13 | Elkarrizketatzailea: Terexa Lekumberri | Erabilpen baldintzak

Laburpena

Frantxoa Belleauk zerrendatzen ditu neguko lan aipagarrienak : egunero artoa bihikatu, kraskatu, nagoa (arbia) ateratu eta xehatu, xerriak eta ahateak gizendu.
Etxean, amak gasna eta onddo kontserbak egiten zituen.
Mahastia bazuten, 13°ko arno on bat emaiten zuena.
Hots lan frango bazen.

Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Pirineo-Atlantikoetako departamendua da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Pirineo-Atlantikoetako departamenduko artxibategiarekin harremanetan jarri.

Frantxoa Belleau

(Amorotze-Zokotze, 1922)

Frantxoa Belleau Garrüze Giñabordan sortu da etxetiar familia batean. 12 haurrideetarik bigarrena zen (8 mutiko, heietan Xeñan elkarrizketatua izan dena ere, eta 4 neska).
1947an ezkondu da (aferma legearen urtea) eta Giñabordan bere aitarekin aferman jarri. 1955ean, jabeak etxea salgai emaiten du. Belleau familiak ezin baitu erosi, joaiten da 1959an Zokotze Pagadoia etxera.
Frantxoak bost haur ukan ditu, seme eta ilobasoek hartu dute geroztik etxaldearen segida.

Bideo ...
Irakurri gehiago [+]