Ogi egitea

Dorothée Mailharin | Herria: Donapaleu | Data: 2009-03-27 | Iraupena: 01:43 | Elkarrizketatzailea: Terexa Lekumberri | Erabilpen baldintzak

Laburpena

Gerla denboran, Dorothée Mailharin-en amak ogia etxean egiten zuen.
Orea bezperan prestatzen zuen, pausatzen uzten eta biharamunean labean erretzen.
Gero, okindegiak etxeetara ogia banatzen hasi zirelarik, Dorothée-ren amak ohidura hori utzi zuen.
Pocheluberri Martxuetako eiherazainak iriña astean behin ekartzen zuen, ez zen ordainez sosik emaiten baina bihiaren parte bat.

Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Pirineo-Atlantikoetako departamendua da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Pirineo-Atlantikoetako departamenduko artxibategiarekin harremanetan jarri.

Dorothée Mailharin

(Donapaleu, 1931)

Dorothée Mailharin 1931ko martxoaren 27an sortu da Martxueta Emaxondoan, zazpi haurrideko familia batean. Martxuetako etxetiar batekin ezkondu da 1951ean eta lau haur ukan dituzte.
Etxetiar bizi baldintzak txarrak baitzituzten, joan dira Amenduzera bizitzera 1960an. Gutitik abiatuz, poliki-poliki dirua baztertuz, bikoteak bere erretretarentzat etxe bat eraiki du. Etxe hortan bizi da Dorothée 1991etik geroz. Jean-Claude bere semea, Amenduzeko eiheraren jabea, elkarrizketatua izan da ...
Irakurri gehiago [+]