Orga egitea

Gérard Sabarots | Herria: Oragarre | Data: 2008-12-12 | Iraupena: 01:59 | Elkarrizketatzailea: Terexa Lekumberri | Erabilpen baldintzak

Laburpena

Gérard Sabarots-ek traktur orgak egin ditu, behi orgak baino luzeagoak eta zabalagoak (3.30 m x 1.80 m) zirenak. Bi piketa ezartzen zituen gibelean eta beste bi nimiño sahetsetan, belarra atxikitzeko.
Orai ez da ez orgarik ez tunberorik erabiltzen, erremorkak baizik.

Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Euskal kultur erakundea da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Euskal kultur erakundearekin harremanetan jarri.

Gérard Sabarots

(Oragarre, 1920)

Gérard Sabarots 1920eko ekainaren 10ean sortua da, Oragarre Jelosian, hameka haurrideetarik zaharrena. 1947an ezkondua, hiru semeen aita da. Bere bizi guzian zurgina, segalaria, orga eta errota egilea izan da. Bere lantresna guziak etxeko tailerrian dauzka.

Gérard Sabarots-en elkarrizketa Jelosia etxean egina izan da. Gérard bere haur denboraz mintzo da, 1920-1930 hamarkadetako baserri biziaz, Elizaren eraginaz garai hortan. Ainitz xehetasun ematen dizkigu segalariaren lanaz ...
Irakurri gehiago [+]