Ostalertsa

Marie-Jeanne Auchoberry | Herria: Donapaleu | Data: 2008-02-26 | Iraupena: 02:44 | Elkarrizketatzailea: Pantxika Maitia | Erabilpen baldintzak

Laburpena

Auchoberry senar-emazteak Donapaleuko merkatu plazako ostatu batean hasi ziren lanean.
Auto guti baitzen, Donapaleuko enpresetan ari ziren langileak (20 bat) pentsionean egoiten ziren aste osoa ostatuan.
Auchoberry jaun-andereek erosketa gehienak Donapaleuko merkatuan, epizerian edo harategian egiten zituzten, edo batzuetan, inguruko laborari etxaldeetan.
Ostatuko giroa aipatzerakoan, bereziki arratsetakoa, Marie-Jeannek erraiten dauku momentu goxoak pasatzen zituztela eleketan, gaztain erretzen edo dantzan.
Senarra galdu ondoan ere, segitu du langileekin ostalergoan.

Gaia:
Ofizioak
Gako-hitzak:
Ofizioak Ostatuak

Gai honi lotu argazkiak

Marie-Jeanne Auchoberry-k eman argazkiak

Marie-Jeanne Auchoberry (1979)
Argazkia handitu [+]
Donapaleuko feria (1970)
Argazkia handitu [+]
Marie-Jeanne Auchoberry (1979)
Argazkia handitu [+]

Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Euskal kultur erakundea da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Euskal kultur erakundearekin harremanetan jarri.

Marie-Jeanne Auchoberry

(Donapaleu, 1934)

Marie-Jeanne Auchoberry Behauzen sortua da 1934an. Hamabi urteetan herriko eskolatik joan da, eta gero Donapaleuko eskolan ibili ("centre ménager"), josten eta kozinatzen ikasteko. Bederatzi urtez Parisen neskato (sehi) egon da. Ezkondu eta, senar-emaztek Donapaleuko ostatu baten kudeantza hartu dute. Hiru haur ukan ditu Marie-Jeannek eta "Le Foirail" ostatuko sukaldaria izan da bere bizi guzian.

Lekukoaren etxean, Donapaleun, filmatua izan da elkarrizketa. Marie-Jeannek aipatzen ...
Irakurri gehiago [+]