Pariseko Eskual Etxea

Joana Davant | Herria: Urrüstoi-Larrabile | Data: 2008-12-16 | Iraupena: 08:49 | Elkarrizketatzailea: Terexa Lekumberri | Erabilpen baldintzak

Laburpena

1951tik 1958ra, Joana Davant Parisen egon da, ehunka euskaldun gazte bezala.
Kondatzen dauku xeheki nola, Piarres Xarritonen inguruan, gazte andana bat inplikatu zen Pariseko euskaldunek bilgune bat ukan zezaten.
Joanak lortu zuen Terrier apezpikuaren bermea ukaitea etxea erosteko momentuan.
Euskal Herrian, eskeak eta ekitaldiak antolatu ziren dirua biltzeko eta Parisen, han zauden 3 000 euskaldunen ganat jo zuten laguntza galdez.

Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Euskal kultur erakundea da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Euskal kultur erakundearekin harremanetan jarri.

Joana Davant

(Urrüstoi-Larrabile, 1932)

Joana Davant Amendüzen sortua da 1932ko azaroan, 8 haurrideko familia batean. Etxetiar alaba hau herriko eskolan ibilia da 14 urte arte, eta ondotik Donapaleuko “centre ménager” delakoan hiru urtez. Parisen egona da 1951tik 1958ra. 1961an, Jean-Louis Davant-ekin ezkondu zen eta bi alaba ukan dituzte.
Gaur, Ürrüstoi-Larrabilen bizi dira.
Elkarte ezagun batzuen sorkuntzan parte hartu du Jeannek, besteak beste Euskaldun Gazteria, Pariseko Eskual Etxea eta "Emazteek diote" ...
Irakurri gehiago [+]