Senarraren etxean sartzea

Dorothée Mailharin | Herria: Donapaleu | Data: 2009-03-27 | Iraupena: 02:03 | Elkarrizketatzailea: Terexa Lekumberri | Erabilpen baldintzak

Laburpena

Etxe berri batean sartzea ez zen errexa baina xantza ukan du Dorothée Mailharin-ek, amaginarreba ona eta eztia zuelako.
“Nik ere behar nuen izan eztia, ez da bortitza izan behar” dio Dorothéek.
Harek zuen kozinatzen, Dorothéek aldiz animaleak (urdeak, oiloak) bazkatzen, xuriketak egiten, haurrak hazten zituen, kanpoko lanetan ere laguntzen zuen.

Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Pirineo-Atlantikoetako departamendua da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Pirineo-Atlantikoetako departamenduko artxibategiarekin harremanetan jarri.

Dorothée Mailharin

(Donapaleu, 1931)

Dorothée Mailharin 1931ko martxoaren 27an sortu da Martxueta Emaxondoan, zazpi haurrideko familia batean. Martxuetako etxetiar batekin ezkondu da 1951ean eta lau haur ukan dituzte.
Etxetiar bizi baldintzak txarrak baitzituzten, joan dira Amenduzera bizitzera 1960an. Gutitik abiatuz, poliki-poliki dirua baztertuz, bikoteak bere erretretarentzat etxe bat eraiki du. Etxe hortan bizi da Dorothée 1991etik geroz. Jean-Claude bere semea, Amenduzeko eiheraren jabea, elkarrizketatua izan da ...
Irakurri gehiago [+]