Sinesmenak

Michel Mendibil | Herria: Gabadi | Data: 2008-06-24 | Iraupena: 04:26 | Elkarrizketatzailea: Terexa Lekumberri | Erabilpen baldintzak

Laburpena

Lehen, sineste frango baziren, jendea beldurrean atxikitzen zituztenak, erlijioa eta paganismoa nahasiz (sorgin, lamin, debru).
Michel Mendibilek arima zoratu, lamin eta sorgin ixtorio batzu kondatzen dizkigu.
Omen, emazte bati marro (ahari) bat agertu zitzaiola bat-batean, beste gizon bati sorgin musikari bat… Michel-ek ezagutu du debruaren esposarentzat zaukaten emazte bat : apezak benedikatu nahi izan zuen benedikatu ; ondorioz bere xitoak banan-banan hil zitzaizkion...

Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Euskal kultur erakundea da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Euskal kultur erakundearekin harremanetan jarri.

Michel Mendibil

(Gabadi, 1938)

Michel Mendibil Mehainen sortua da, 1938an, 6 haurrideetako familia batean. Gabadin egon da mutil 20 urtez (14 urtetik 34 urtera). Herri hortan berean ezkondu da 1967an eta hor erosi du Ixalegoitia etxaldea, zointan bizi eta lan egiten duen oraindik. Hiru haur baditu.

Michel Mendibilek kondatzen dizkigu bere haurtzaroa, Baionako Maîtrisan iragan duen urtea, Algeriako gerla, mutil izaitea 20 urtez, Euskaldun Gazterian (JAC) egin gogoetak, baserriko lanak eta laborantzaren ...
Irakurri gehiago [+]