Txirrindula konpontzailea

Kattina Etcheverry | Herria: Donapaleu | Data: 2007-07-26 | Iraupena: 02:52 | Elkarrizketatzailea: Terexa Lekumberri | Erabilpen baldintzak

Laburpena

1939-1945ko gerla bukatu bezain fite, bizikleta konponketan hasi da Kattina Etcheverry bere senarrarekin, eta hortan arizan dira bizi guzian, Donapaleu Menjou auzoan zuten tailerran.
Bikoteak errotak arrañatzen, furtxak aldatzen eta argiak saltzen zituzten. Bizikletak tindatzen ere zituzten.
Kattina taxi gidaria ere izan da. Frangotan, asteburuetan, muga pasatzen zuen Baigorri Izpegiko lepotik, Donapaleun lanean ari ziren langile batzu beren familietara eramateko.

Gai honi lotu argazkiak

Kattina Etcheverry-k eman argazkiak

Kattina Etcheverry
Argazkia handitu [+]
Bizikleta konpontzaileak
Argazkia handitu [+]
Menjou auzoan
Argazkia handitu [+]
Kattina Etcheverryren bizikleta lantokia
Argazkia handitu [+]
Karrikan
Argazkia handitu [+]
Bizikleta konpontzaile
Argazkia handitu [+]
Bizikleta eta motozikleta lantokia
Argazkia handitu [+]
Kattina Etcheverry (1959)
Argazkia handitu [+]
Motozikleta konpontzaile
Argazkia handitu [+]
Kattina Etcheverry
Argazkia handitu [+]

Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Euskal kultur erakundea da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Euskal kultur erakundearekin harremanetan jarri.

Kattina Etcheverry

(Donapaleu, 1925)

Kattina Etcheverry, Kapelosa deitua, Martxuetan sortua da, 1925eko agorrilaren 22an. Bera haur bakarra zen eta alaba bakar bat ukan du. Aita harrobietako langilea zuen, ama laborari etxeetan ari zen. Ez ohizko lanbidea ukan du Kattinak : bizikleta (txirrindula) konpontzailea izan da, bai eta ere taxi gidaria. Kirola ere maite izan du, besteak beste pilota, arraintza eta auto lehiaketen segitzea.

Kattinak aipatzen dizkigu haur denbora eta gaztetasuna Martxuetan (eskola, oporrak ...
Irakurri gehiago [+]