''Itsasturiak'' multimedia erakusketaEuskal kultur erakundeak ekoizten duen "Itsasturiak" izeneko erakusketak itsas munduaren inguruko lekukotasun berri bat eskaintzen du, Donibane Lohizune - Ziburuko marinelen bizia multimediaren bidez kondatuz.
Hiru hizkuntzatan (euskaraz, frantsesez eta gazteleraz) itsas mundua barne-barnetik sendiarazteko xedea dauka, erakusketan entzun eta ikusgai diren lekukotasunen bitartez : hirurogeita hamabi filma-zati, sei orduko grabaketa, denek aipatzen dituztelarik portuaren eta arrantzaren inguruko istorioak. Hauen artean, arrantzaleak berak, bainan ere haien emazteak, arrain-saltzaileak, edo berdin itsasontzietan zoazen erizainak. Lekukotasun horiek norberaren erritmoan gozatzekoak dira. Izan ere lekukoek utzitako argazkiak edo berdin tokian-tokiko arrantzari buruzko bideo-dokumentalak aplikazio elkarreragile batzuen bidez kontsultagarri dira. Gure euskal ondarea osatzen duen itsasturien mundua - mundu dorpea bezain miresgarria - ezagutzeko parada ezin hobea. ... "Itsasturiak" erakusketa Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrarekin partaidetzan egina izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Caisse d'Epargne Banketxearen eta Arrantzaren Europako Fondoaren dirulaguntzarekin. Xehetasunak
TestuinguruaDonibane Lohizunen eta Ziburun, Euskal Herriko portu guzietan bezala, azken hamar urte hauetako arrantzaren gainbeherak gogoa eman die tokiko eragile batzuei euskal itsas ondarearen alde obratzeko. Eragile horien artean ondokoak aipa ditzakegu: Itsas Begia elkartea, 30 urtez geroztik euskal itsas kultura baloratzeko ekintzak eramaten dituena; Itsas misioaren tokiko adarra, itsas munduan presentzia iraunkorra segurtatzen duena ; Itsas Gazteria elkartea, itsas heziketa mota guziak lantzen dituena. Elkarte horiekiko partaidetzak indarturik (EKEk 20 urte daramatza Arrantzale, arrantzaleen emazte, bitartekari, ontzigile, xaiko mutil, marinelen formatzaile, kontserbategiko langile edo saregile Xedea eta edukiak
Erakusketaren gaia arrantzaren historia da, XX. mendearen hasieratik gaur egun arte. Arrantzaren historia eratu duten gizon-emazteak baloratzen ditu, giza-bilbe hori gida-haritzat hartuz. Erakusketaren ikuspegia ez da bakarrik historikoa: gaurko arrantzaren egoeraren berri ere ematen du. Bilketaren esparruan elkarrizketatu lurraldeko 26 pertsonen ikus-entzunezko lekukotasunen zatiek osatzen dute erakusketaren ekai berezia. INA Pyrénées erakundeko bideo bat, erakusketan ikusgai
Ikus-entzunezko euskarri horien osagarri, hiru hizkuntzatan (euskara-frantsesa-gaztelera) idatzi panelak, irudiak (argazkiak, postalak…) eta bestelako osagaiak aurkitzen dira. Kuadro numerikoek eta beste aplikazio elkarreragile batzuk lekukoek utzitako dokumentuak eta potretak ikusteko parada eskaintzen dute, ahantzi gabe Itsas Gazteria elkarteak "Altxa Mutillak" aldizkarian argitaratutako hainbat argazki. Gainera beren telefono mugikorrak baliatuz, internet konekzio bat erabiliz, bisitariek erakusgelan barreiatuak diren QR kodeak eskanea ditzakete sarean diren erakusketaren zonbait oroigarriren eskuratzeko (argazkiak, bideoak, lekukoen biografiak...). Haiei begira egina izan da ere m.itsasturiak.com webgunearen bertsio mugikorra. Bertatik lekukotasun zati guziak baita ere lekukoen biografiak kontsultatzen ahal dira.
Eremuak gaika
Erakusketaren eremuko azalera 85 m²-koa da guttienez eta 6 moduloz osatua da :
Egileak eta partaideak
Esker bereziak Erakusketa non ikus?Donibane Lohizune Biarritz Baiona Irisarri Donostia LekukotasunakDonibane Lohizune - Ziburuko portuaren bilakaera eta itsasturien bizia (arrantzaleak, arrantzaleen emazteak, arrain-erosleak, itsas-ontzigileak, saregileak, kontserbategietako langileak...) jorratzen dituzten 72 bideo-zati kontsulta itzazu sarean baita ere 26 lekukoen biografiak eta argazkiak. "Itsasturiak" erakusketaren baitan entzungai diren lekukotasun horiek telefono mugikorretatik ere eskuragarri dira http://m.itsasturiak.com webgunearen bertsio mugikorrean edo ondoko QR kodea eskaneatuz. Marinelen erretratuak2009an, Donibane Lohizuneko portuan, Sébastien Husté-k egin arrantzaleen erretratuak erakutsiak dira erakusketaren baitan. |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||