Itsasturiak, itsas ondarea: lekukoen zerrendaAmikuzen, 2007an hasita, bi urtez, hogeita hamar amikuztar baino gehiago grabatuak izan dira. Lekukoen hautaketa egina izan da Zabalik elkartearen (Manex gogoan) laguntza estimagarriari esker. Arambarri LuxianoLuxiano Arambarri 1953ko urriaren 16an Azkoitiako baserri batean sortua da, hiru haurrideko familia batean. Soldadogoa egin ondoan, Oriora joan da arrantzale izaiteko. 1978an, Donibane Lohizunera etorri da eta 30 urtez arrantzan segitu du 2008 arte. Bere anderea, 1980ean etorri zen ...
Arregui MikelMikel Arregui, 1936ko gerlako errefuxiatu baten semea, 1955eko uztailaren 9an sortua da Donibane Lohizunen. Batxilergoa ukan ondoan, sei urtez zuzenbidea ikasketak egin ditu Alemanian eta Frantziako Tolosan. Euskal Herrira itzulirik 1978an, arrain saltzen hasi da Donibane Lohizunen arrain ...
Azarete OlivierOlivier Azarete 1982ko uztailaren 10ean Donibane Lohizunen sortua da. Hamalau urte bete zituenean, hasi zen arrantzan, asteburuetan eta oporretan, lagun baten aita arrantzale zenarekin.
Ikasketak itsas lizeoan bukatu bezain laster, honekin ari izan da arrantzan bost urtez ...
Barquez RamuntxoRamuntxo Barquez 1935eko otsailaren 22an sortua da Ziburun, sei haurrideko familia batean (lau mutiko, bi neska). Aita arrantzalea zen, amaren aita eta bi anaiak ere. Ama mutrikuarra zen, aita Zokoakoa. Eskola 13 urtetan utzi eta, aña bezala hasi zen (14 urtetan), lehenik "Gure Plazerra" ...
Burguete FifineFifine Burguete, 1919ko urriaren 23an Ziburun sortua, bi anaia zituen: Eustache 1909an sortua, eta Auguste, 1911n.
Sare egiten eta konpontzen ikasi du Eugénie Albistur-ekin, Ziburuko xaia batean.
Douat DominiqueDominique Douat 1912ko irailaren 27an sortu da Ziburun, Bordagain mendixkan, sei haurrideko familia batean. Bere gurasoek eta aitaginarrebak ez zuten nahi arrantzale bilaka zedin.
Echeveste AngelAngel Echevesteren aitamak, hondarribitarrak jatorriz, Ziburura etorri ziren eta 1927an ezkondu. Angel 1932an sortua da. Ikasketak Ziburun segitu ditu 14 urte arte. Zertifikata ukan ondoan, arrantzale bilakatu da. Hasi zen aña (txo) gisa, bere aita bezala, 1946an. 1964ean, "Henri" ...
Elgart MichelMichel Elgart 1929ko ekainaren 26an sortua da Urruñan, lau haurrideko familia batean. Hurbilago zelakoz, Ziburuko eskolara joan da zertifikata arte (14 urte arte). Ondotik, mutil egon da bi urte, mariñelen eskolan hiru hilabeteko formakuntza egin aitzin.
1946an, 17 urtetan, ...
Epalza MikelMikel Epalza-ren aita-amak haien familiekin Iparraldera etorri ziren 1936ko gerla zibila dela medio eta 1943an Haltsun ezkondu. Mikel, 1946ko otsailaren 14an sortua da, zortzi haurridetarik bigarrena. Ama ofizioz erizaina zen eta aita abokatua eta ingeniaria. Honek lantegi bat (Azkar) ...
Garat Jean-BaptisteJean-Baptiste Garat Luhuson, 1928ko azaroaren 15ean, sortua da. Lau haurrideko familia batean, zaharrena zen. 1945ean, Hendaiara etorri ziren bizitzera. Aita, Luhusoko meategietako langile zena, etxetiar bilakatu da "Bordaberria" etxean, eta hiru urte beranduago "Asporroz" etxaldean. ...
Irazoqui AnnieAnnie Irazoqui, Bretainian, 1921eko abenduaren 15ean Plouhinec hirian sortua da. Aita arrantzalea, ama kontserbategiko langile. Familia Donibane Lohizunera etorri zen Annie-ren ahizpa hor ezkondua baitzen.
Gazterik hasi zen arrain kontserbategietan lan egiten, lehenik Bretainian, ...
Izaguirre AndréAndré Izaguirre 1925ean sortua da, Bidarte "Laperia" etxean. Bederatzi haurrideko familian, gazteena zen. Aita arrantzalea zuen (5 urte pasatu zituen Ternuan), Itsas Merkataritzan sartu aitzin. André-k, Dédé deituak, eskola 14 urtetan utzi zuen, zertifikata diploma erdietsirik. Ondotik, ...
Lafitte MattinMattin Lafitte 1937ko abenduaren 28an Senperen sortua da, laborari etxalde batean. Ama hil zen zortzigarren haurra munduratzean.
1956an, Mattinen familia Urruñara etorri zen bizitzera etxetiar zirela "Xekalebaita" etxean. Etxe hori Mattinek bere anaia batekin erosi zuen 1966an, ...
Lasserre ThéodoreThéodore Lasserre Urruñan (Zokoan) sortua da 1923ko martxoaren 4ean. Bere aita, 1914-1918ko gerlan gazatua izan zena, zendu zen Théodorek zazpi urte zituelarik eta arrebak bi urte. 14 urtetan utzi zuen eskola zertifikata pasa gabe.
Lavillard DominiqueDominique Lavillard 1941eko abenduaren 13an sortua da Ziburun, Bordagainen, zortzi haurrideko familia batean (6 mutiko, 2 neska). Aita, argiketari (elektriziano) Ezpeletan, gazterik arrantzale bilakatu zen, lau aldiz gehiago irabazten baitzuen arrantzan. Sei anaiak arrantzaz bizi izan dira. ...
Martiarena XabierXabier Martiarena 1954ko martxoaren 25ean Andoainen (Gipuzkoa) sortua da zazpi haurrideko familia batean. Gurasoak, Donostiako Monte Igueldokoak jatorriz, Andoainera etorri ziren bizitzera arrazoin profesionalengatik.
Xabier 1977an Donibane Lohizunera etorri zen bizitzera (bere ...
Mendiboure BeñatBeñat Mendiboure 1957ko urriaren 9an Baionan sortua da (gurasoak Euskal Herri barnealdekoak, aita makearra). Bere aitagin-arreba arrain-erosle baitzen, hunen enpresan sartu zen 1981ean, DUT Génie mécanique ikasketak egin ondoan.
1993an, Mikel Arregui arrain-eroslearekin elkartu da ...
Miranda RaphaëlRaphaël Miranda 1920eko abenduaren 2an Urruñan sortua da etxalde ttipi batean, sei haurrideko familia batean. 6-7 urte zituela, familia joan zen Zokoara bizitzera eta aitamek lan egin zuten Zokoako kontserbategian. 16 urtetan, arrantzan hasi zen "Lapurdi" lurrunontzian. 55 urte arte, sei ...
Mourguy Jean-BaptisteJean-Baptiste Mourguy 1936ko urtarrilaren 23an Donibane Lohizunen sortua da, 1995tik herriko kontseilari den herrian. 12 urte zituelarik, Aita zendu zitzaion.
Jean-Baptiste 1952an arrantzan hasi zen, aña (txo) bezala "Marie-Louise III" ontzian. Bizi guztian itsas munduan ibili da: ...
Mugica LéonLéon Mugica 1925ko abuztuaren 18an Donostian (Gipuzkoa) sortua da. Aita, ziburutarra, 1914-1918ko gerlako iheslaria zen, Donostian errefuxiatua. Ama, donibandarra, haren gana joan zen eta ezkondu ondoan, lau haur sortu ziren. Amnistiarren ondotik, Frantziara itzuli ziren eta Ziburun kokatu, ...
Nérou RosetteRosette Nérou 1936ko urtarrilaren 18an Ziburun sortua da, zazpi haurrideko familia batean (lau neska, hiru mutiko). Aita arrantzalea zen, hiru anaiak ere bai. Gaur, Rosette-n semea arrantzalea da ere. Bere senarra patroia eta armadorea da. 1957an ezkondua, hiru haur ukan ...
Oronos-Berhoague EtiennetteEtiennette Berhoague 1924eko urtarrilaren 24ean Hazparnen sortua da, zazpi haurrideko laborari familia batean. 12 urte arte eskolan ibili ondoan, etxaldean lan egin du 21 urte arte. 1939-1945eko gerla bukatu bezain laster, bere betiko asmoa bete du: eriak artatu. Baionako ospitalera joan ...
Péry JeanJean Péry, 1933ko azaroaren 25ean sortua, Ziburun handitu da eta eskola publikoan ibili da. 1947an, 14 urtetan, zertifikata ukan ondoan, mekanikari aprendizgoa egin du lau urtez (1948-1952). Berrogeita bi urtez, arrantzan eta Itsas Armada munduan lan egin du. Itsasoan, 25 urtez mekanikari ...
Péry FerminaFermina Pery, 1923ko azaroaren 22an, Ziburun sortua da, Récollets auzoan. Aita arrantzale zuen Hondarribian. Ziburuko Elissalt armadoreak ekarrarazi zuen 1914-1918ko gerla garaian haren ontzian makinista izaiteko. Ferminaren ama ere Hondarribiakoa zen, baserri mundukoa. Ferminaren gurasoek ...
Salha KattalinKattalin Salha 1916eko urtarrilaren 31n Donibane Lohizunen sortua da. Amak San Gomar hotela atxikitzen zuen, aita Itsas Merkataritzan zebilelarik. Kattalinek ez zuen hotelaren segida hartu nahi.
Erizain ikasketak segitu ditu Bordelen, 16 urtetan Akizen "brebeta" pasatu ondoan ...
Toral MichelMichel Toral Ziburun 1945eko uztailaren 12an sortua da, arrantzale familia ezagun batean.
Sei ontzi ezagutu ditu eta bederatzi kanpaina Dakarren egin (1961-1972 artean), "Patchiku" atunontziaren ...
"Itsasturiak" erakusketa
Ikus eta ikas ezazue, oren pare batez, euskal itsasturien eta Donibane Lohizune-Ziburuko portuko bizia, besteak beste.
"Itsasturiak" izeneko multimedia erakusketak itsas munduaren behako berri bat eskaintzen dizue, haren historia kondatzen, eta nolaz ez haren erronkak gogoetan ezartzen. Herriz herriLekukotasunak ondoko herrietan bildu ditugu: Gako-hitzakLekukotasunetan agertu diren gako-hitzak edo gaiak: Aingira | Angula | Antxoa | Armadore | Arrain iriña | Arrain-eroslea | Arrantza | Arrantza istripu | Arrantza pelagikoa | Arrantza saria | Arrantzak eta teknikak | Ofizioaren transmisioa | Arrantzale | Arrantzale bizia | Mariñelgoa | Arrantzalearen emaztea | Arrantzaleen apeza | Arrantzaleen erizaina | Arto xurikina | Atuna | Atuna kazan | Aturri ibaia | Biberoak | Bizimodua eta familia | Bolintxa | Dakar | Dakarreko arrantza | Donibane Lohizune | Eliz mogimenduak | Emaztea | Enkantua | Familia | Formakuntza | Getaria | Hendaia | Hondoko arrantza | Iraty | Itsas belarra | Itsas lizeoa | Itsas munduko antolakuntza | Itsasontzigintza | Itsas zurgin | Itsasoa | "Itsasokoa" kooperatiboa | Itsasontzia | Itsasontziko bizimodua | Izokina | Janaria | Janzkera | Arrantza kazan | Kolakak | Komunikabideak | Kontserbategia | Kooperatiba | Langile bretoia | Lanpardak | Legatza | Portuko ofizioak | Lupina | Lurrunontzia | Ontzi mekanikari | Oiartzun | Ontzi izoztaile | Ontzi izoztailea | Ontziola | Pareta-sarea | Patroi | Platero | Sardina | Saregile | Sineskeriak | Sopite | Tramail (edo tresmail) sarea | Tretza | Txirrika | Txirrindula | Txitxarroa | Urreburua | Uzina | Xaieroa | Ziburu | |