Etiennette Oronos-Berhoague
(Hazparne, 1924)
Etiennette Oronos-Berhoague Etiennette Berhoague 1924eko urtarrilaren 24ean Hazparnen sortua da, zazpi haurrideko laborari familia batean. 12 urte arte eskolan ibili ondoan, etxaldean lan egin du 21 urte arte. 1939-1945eko gerla bukatu bezain laster, bere betiko asmoa bete du: eriak artatu. Baionako ospitalera joan da, ondotik Donibane Lohizuneko klinika batetara erizain formakuntza segitzera. Eri-artatzaile diploma ukan du, erizainaren diploma pasatu gabe, 1949an ezkondu baitzen bere senarraz artatzeko. Etiennette Ziburuko bere etxean grabatua izan da. Besteak beste aipatu ditu: Hazparnen bizitako haurtzaroa, eri-artatzaile formakuntza, ezkontza Ziburuko arrantzale batekin, merkatari eta eri-artatzaile aktibitate bikoitza. PasarteakGaia: Bilketaren hizlariak
|