Arrantzale batzuen jatorria

Fermina Péry | Herria: Ziburu | Data: 2010/04/08 | Iraupena: 02:50 | Elkarrizketatzailea: Terexa Lekumberri | Erabilpen baldintzak

Laburpena

1914-1918ko gerla garaian, Ziburuko Elissalt armadoreak ez zuen bere ontzietan aritzeko arrantzalerik aurkitzen. Hondarribira joan zen haien bila. Ferminaren aita bi anaiekin Ziburura etorri zen. Mariñel familiakoa, Hondarribiako portuan bizi ziren.

Ikatzarekin ibiltzen ziren orduko ontziak, lana bortitza zen. Gerla ondotik, Ferminaren aitak "Ur xoria" arrantza-ontzia eraiki zuen, sardina, antxoa eta atuna arrantzatzeko bere anaiekin. Gero "Ederki da" ontzian ibili zen Paul Pery-rekin (Ferminaren senarra).

Zure oharrak

Bideo honetan jorratua den gaiari buruz zerbait bazenuke adierazteko? Lagundu nahi gaituzu Iparraldeko herri memorioa biltzen lekukotasun bat edo dokumentu baten berri emanez? Idatz iezaguzu ondoko formularioa baliatuz.





Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Pirineo-Atlantikoetako departamendua da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Pirineo-Atlantikoetako departamenduko artxibategiarekin harremanetan jarri.

Fermina Péry

(Ziburu, 1923)

Fermina Pery, 1923ko azaroaren 22an, Ziburun sortua da, Récollets auzoan. Aita arrantzale zuen Hondarribian. Ziburuko Elissalt armadoreak ekarrarazi zuen 1914-1918ko gerla garaian haren ontzian makinista izaiteko. Ferminaren ama ere Hondarribiakoa zen, baserri mundukoa. Ferminaren gurasoek etxe bat eraiki zuten gero, beti Ziburun. Fermina eskolan ibili da Ziburun 12 urte arte, ondotik seroretan "ouvroir"ean ikasi du 16 urte arte. Sare konpontzen ari izan da ere. Paul Peryrekin ezkondu da ...
Irakurri gehiago [+]