Arrantza sariaAngel Echeveste | Herria: Ziburu | Data: 2010/01/14 | Iraupena: 02:43 | Elkarrizketatzailea: Terexa Lekumberri | Erabilpen baldintzak LaburpenaLan saria parteetan banatua zen. Arrantza guztia saltzen zen kaian eta dirua kooperatibatik pasatzen zen. %9a zerga, gasoila eta janaria ordaindu eta, gelditzen zena partekatua zen: 8 parte ontziarentzat eta 14 mariñelentzat (14 baitziren). Arrantzale batek beraz parte bat bazuen, patroiak parte bat gehiago, makinistak parte erdi bat gehiago eta ondokoak parte laurden bat gehiago. Añak, bere lanaren arabera, parte erdi bat ukaiten zuen, edo hiru laurden edota parte osoa. Gaia: Zure oharrakBideo honetan jorratua den gaiari buruz zerbait bazenuke adierazteko? Lagundu nahi gaituzu Iparraldeko herri memorioa biltzen lekukotasun bat edo dokumentu baten berri emanez? Idatz iezaguzu ondoko formularioa baliatuz. Erabilpen baldintzakOrri honetan agertzen den bideoaren jabea Pirineo-Atlantikoetako departamendua da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Pirineo-Atlantikoetako departamenduko artxibategiarekin harremanetan jarri. Angel Echeveste
(Ziburu, 1932) Angel Echevesteren aitamak, hondarribitarrak jatorriz, Ziburura etorri ziren eta 1927an ezkondu. Angel 1932an sortua da. Ikasketak Ziburun segitu ditu 14 urte arte. Zertifikata ukan ondoan, arrantzale bilakatu da. Hasi zen aña (txo) gisa, bere aita bezala, 1946an. 1964ean, "Henri" atun-bolintxeroaren patroi izan da. 1986an, erretiratu da eta bere ontzia saldu du.
Angel Echeveste bere etxean, Ziburun, grabatua izan da. Hiri horretan segitu zuen eskolatzea aipatu ondoan, Donibaneko ... |