Atuna kazan

Théodore Lasserre | Herria: Urruña | Data: 2010/02/11 | Iraupena: 01:52 | Elkarrizketatzailea: Terexa Lekumberri | Erabilpen baldintzak

Laburpena

Hiru liña ezarriak ziren arrantza-ontziaren bi aldetako bi pertxetan. Bakoitzak izen berezi bat zaukan: "Haizekoa", "Maker Handia" eta "Maker Ttikia".
Bi haga ( "Mihokoa") bertikalki emanak ziren, beste bat atzean ("Oherakoa") eta azkenik, bi aitzinean, ttikiagoak.
Liña luzeak, hauen luzeran zeuden erraztunetan pasatuak ziren.

Zure oharrak

Bideo honetan jorratua den gaiari buruz zerbait bazenuke adierazteko? Lagundu nahi gaituzu Iparraldeko herri memorioa biltzen lekukotasun bat edo dokumentu baten berri emanez? Idatz iezaguzu ondoko formularioa baliatuz.





Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Pirineo-Atlantikoetako departamendua da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Pirineo-Atlantikoetako departamenduko artxibategiarekin harremanetan jarri.

Théodore Lasserre

(Urruña, 1923-2012)

Théodore Lasserre Urruñan (Zokoan) sortua da 1923ko martxoaren 4ean. Bere aita, 1914-1918ko gerlan gazatua izan zena, zendu zen Théodorek zazpi urte zituelarik eta arrebak bi urte. 14 urtetan utzi zuen eskola zertifikata pasa gabe.
" Eustachie" lurrunontzian (bapore-ontzian) hasi zen aña (edo txo) gisa, gero " Fifine-Henri" ontzian, 1942 arte.
1939-1945ko gerlan, ezin baitzen Espainiara pasatu, gorde zen Landesetan zerrategi batean 1945 arte.
Berriz arrantzan hasiko da ...
Irakurri gehiago [+]