Itsas sozial zerbitzua

Kattalin Salha | Herria: Donamartiri | Data: 2010/06/15 | Iraupena: 05:40 | Elkarrizketatzailea: Terexa Lekumberri | Erabilpen baldintzak

Laburpena

Koxe Basurco-k galdegin ziolarik itsas sozial zerbitzuan sartzea, Kattalin Donibane Lohizuneko Darricau klinikan ari zen. Garai haietan (Dakarreko arrantza aitzin), arrantzaleak eta haien familiak, ekonomikoki, egoera txarrean ziren. Gehienak, Errepublika karrikan bizi ziren. Gizarte zerbitzuko bulegoak Tourasse karrikatik Ziburuko "Pêcheurs de France" kontserbategira joan ziren. Gizarte-laguntzaileek (Biarritzeko Etcheverry ahizpak) bulego bat bazeukaten eta Kattalinek, eritegi bat, jendea goizeko 8 :00etatik 10 :00etara errezebitzeko. Horrez gain, Kattalin etxeetara joaten zen (jai egunik ez zeukan): familiek harrera ona eskaintzen zioten, mariñel alaba zelako eta euskara zekielako.

Zure oharrak

Bideo honetan jorratua den gaiari buruz zerbait bazenuke adierazteko? Lagundu nahi gaituzu Iparraldeko herri memorioa biltzen lekukotasun bat edo dokumentu baten berri emanez? Idatz iezaguzu ondoko formularioa baliatuz.





Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Pirineo-Atlantikoetako departamendua da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Pirineo-Atlantikoetako departamenduko artxibategiarekin harremanetan jarri.

Kattalin Salha

(Donibane Lohizune, 1916)

Kattalin Salha 1916eko urtarrilaren 31n Donibane Lohizunen sortua da. Amak San Gomar hotela atxikitzen zuen, aita Itsas Merkataritzan zebilelarik. Kattalinek ez zuen hotelaren segida hartu nahi.

Erizain ikasketak segitu ditu Bordelen, 16 urtetan Akizen "brebeta" pasatu ondoan (1932an), eta bi urte geroago Kurutze Gorriaren diploma ukan ondoan. 1939-1945ko gerlan, erizain bezala mobilizatua izan zen. 1947an ezkondu zen. Erizain izan zen Darricau klinikan Donibane Lohizunen, eta gero ...
Irakurri gehiago [+]