Saregilearen lana

Rosette Nérou | Herria: Ziburu | Data: 2010/03/18 | Iraupena: 04:11 | Elkarrizketatzailea: Terexa Lekumberri | Erabilpen baldintzak

Laburpena

Rosette Nérou-k, sarea armatzeko, maila lodia sokari hari lodi batekin josten dio. Lehenago, maila berezi batekin lotua zen, denbora eta lan gehiago eskatzen zuena. Sare piezak ttikiagoak ziren (400 mailekoak), gaur 1200 maila arte dituztelarik.

Sare zati horiek bata besteari josten dira, maila atzetik hartuz. Portugesek erakutsi metodo hau, gaur espainolek ere aplikatzen dute.
Sareen altxatzeko, power-block gindaxaren erabilpenak lana errazten die.

Gai honi lotu argazkiak

Xabier Martiarena eta Dominique Lavillard-ek eman argazkiak

Sare kargatzea Ziburuko portuan (1990)
Argazkia handitu [+]
Sare kargatzea, Dominique Lavillard bere eskifaiarekin (1990)
Argazkia handitu [+]
Saregileak (1995)
Argazkia handitu [+]
Nicole Lavillard, Rosette Nérou, Ranieri (1995)
Argazkia handitu [+]
Saregileen kurtsoak (1995)
Argazkia handitu [+]
Itsas lizeoan saregile ikasleak (1995)
Argazkia handitu [+]
Cuevas anderea (1995)
Argazkia handitu [+]
Saregileen kurtsoak (1995)
Argazkia handitu [+]
Denise Lahetjuzan (1995)
Argazkia handitu [+]
Saregileak Bermeon (Bizkaia, 1994)
Argazkia handitu [+]
Mikel Epalza eta saregileak (Bermeo, 1994)
Argazkia handitu [+]
Saregile bat Bermeon (Bizkaia, 1994)
Argazkia handitu [+]
Rosette Nérou saregile maisua (1994)
Argazkia handitu [+]
Sare antolaketa kaian (1997)
Argazkia handitu [+]

Zure oharrak

Bideo honetan jorratua den gaiari buruz zerbait bazenuke adierazteko? Lagundu nahi gaituzu Iparraldeko herri memorioa biltzen lekukotasun bat edo dokumentu baten berri emanez? Idatz iezaguzu ondoko formularioa baliatuz.





Erabilpen baldintzak

Orri honetan agertzen den bideoaren jabea Pirineo-Atlantikoetako departamendua da eta honen hedatzeko beharrezkoak diren eskubideak bilduak ditu. Edozoin erabilpenarentzat ezinbestekoa da haren baimena erdiestea. Xehetasun gehiagorentzat Pirineo-Atlantikoetako departamenduko artxibategiarekin harremanetan jarri.

Rosette Nérou

(Ziburu, 1936)

Rosette Nérou 1936ko urtarrilaren 18an Ziburun sortua da, zazpi haurrideko familia batean (lau neska, hiru mutiko). Aita arrantzalea zen, hiru anaiak ere bai. Gaur, Rosette-n semea arrantzalea da ere. Bere senarra patroia eta armadorea da. 1957an ezkondua, hiru haur ukan ditu.

Rosettek eta bere bi ahizpek saregile ofizioa ikasi dute, bizi guzian praktikatu duten lanbidea. Gaur, Rosette eta Irene bere ahizpa erretretan dira baina segitzen dute Donibane Lohizuneko portuan sareak ...
Irakurri gehiago [+]