Itsas ondareaBetidanik euskaldunek harreman estua ukan dute itsasoarekin. Bizi hobe baten menturan euskal kostaldetatik urrundu dira mendeetan zehar, lurralde berri batzuetan kokatuz. Donibane Lohizune eta Ziburu bezalako herrietan, Euskal Herriko portu guzietan bezala funtsean, azken hamar urte hauetako arrantzaren gainbeherak gogoa eman die tokiko eragile batzuei euskal itsas ondarearen alde obratzeko. Eragile horien artean ondokoak aipa ditzakegu :
2010. urtean, elkarte horiekiko partaidetzak indarturik (EKEk 20 urte daramatza Itsas Begia elkartearekin tokiko itsas ondarea baloratzen duten proiektuak lantzen), eta bere "Eleketa" bilketa-proiektua lurraldeko beharren zerbitzura ezarri nahian, Euskal kultur erakundeak erabaki du itsas oroimenari buruzko lan berezi bat eramatea. Ondorioz "Itsasturiak" izeneko multimedia erakusketa ibiltaria sortu du 2011ko irailean. Txosten bereziak
Itsasturien memoria
2010ean, itsasturien bizia (arrantzaleak, arrantzaleen emazteak, arrain-erosleak, itsas-ontzigileak, saregileak, kontserbategietako langileak...) eta Donibane Lohizune - Ziburuko portuaren bilakaera jorratu du Euskal kultur erakundeak abiatu "Eleketa" ahozko memoriaren bilketak. Gai horren inguruan 26 lekuko grabatuak izan dira. Bideo horien 72 zati sarean dira kontsultagarri. |
|||||||