''Patchiku''

''Patchiku'', atuna eta sardina arrantzatzeko zurezko 12 metroko ontzia, Ziburuko Marin ontziolan eraikia izan zen 1959an. Monumento historikoa izendatua den ontziak itsasoa utzi zuen era bat 2003an. 2010ko udaberrian, honen berrantolatze eta baloratze prozesua abiatu da.

Patchiku

''Patchiku'' Donibane Lohizuneko portuan, obrak hasi aitzin (03-2010)

1978an aña gisa atunontzi honetan izana oroituz, Philippe Fautous-ek erabaki zuen ''Patchiku'' erostea, euskal itsas ondarearen eta tokiko ontzigileen jakinduria salbatzeko.

Patchiku"

Horretarako elkarte bat sortu da. Internet gune batean atunontziaren adixkideek operazioaren etapa guztiak segitzen ahal dituzte, euskal itsas ondarea sustatzen duen Itsas Begia elkartearen laguntzarekin.

2010eko martxoaren 30ean, ''Patchiku'' Ziburuko Marin ontziolara sartu da, bi urte iraunen duten berritze obrendako. Luzarako ekintza, denen sustengua galdegiten duena. Gehiago jakin: Patchiku untziaren aldeko elkartea

Euskal kultur erakundeak, proiektu honen partaideetan izanik, zaharberritze lanen segitzea komunikatzen dizue orrialde honen bidez argazki-erreportaiak, bideoa eta elkarrizketak eskainiz.

Lanen abiatze ofiziala

Prentsaurrekoa.(2010-04-13)

Ekitaldi ofiziala 2010eko apirilaren 13an iragan da Marin xantieretan Ziburun Philippe Fautousen inguruan hainbat partaide eta hautetsi bildurik zeudela. Alain Rieu, Akitaniako monumentu historikoen kontserbatorea, Pirineo Atlantikoetako Hortense Gauthier, Arte objektuen kontserbatorea, I.Bagdassarian departamenduko ondare kontserbatorea hor izanez erakutsi nahi izan dute estaduaren inplikazioa eta euskal itsas ondarearen transmititzeko garrantzia. Komunikazioa mailan, France 3 Euskal Herri telebistak urratsez urrats filmatuko du arraberritze prozesu guzia, Frantziako 3. katean erreportai baten eskaintzeko lanak bururatzean. Halaber Euskal kultur erakundeak bere internet atariaren bidez informazioa zabaltzen du eta Pantxoa Etchegoin EKEko zuzendaria, Terexa Lekumberri ondare sailburua ekitaldi honetan zauden ere. Hautetsietan Monique Larran-Lange Kontseilu Orokorra ordezkatzen zuen. Tokiko herrien parte hartzea azpimarratzekoa da (Hendaia, Ziburu, Azkaine, Donibane Lohizune). Marin xantieretako jabe eta langileen inguruan Patchikuren aldeko elkartekideak eta arrantzale ohiak bilduak ziren.
Denek beren poza agertu dute euskal itsas ondarearen transmititzearen garrantzia azpimarratuz.

Elkarrizketak eta erreportaiak

Julien Marin

Data: 2010-04-13 | Hizkuntza: Français | Iturria: www.eke.org

Julien Marin Ziburuko izen bereko xantieretako laugarren belaunaldia ordezkatzen du, 1959an Gregoire Marin-ek Patchiku untzia eraiki zuenetik. Luisito bere aitarekin ari da ...

 

Alain Rieu

Data: 2010-04-13 | Hizkuntza: Français | Iturria: www.eke.org

Alain Rieu Akitaniako monumento historikoen kontserbatorea da. Patchiku itsasuntzia 2002an monumento historikoen zerrendan lerrokatua izan zen Airosa untziarekin batean. ...

 

Philippe Fautous

Data: 2010-04-13 | Hizkuntza: Français | Iturria: www.eke.org

Philippe Fautous, Patchiku arrantzontziaren jabea, ofizioaren aprendizgoa barku honetan egin zuen. 2002tik Monumento Historiko izendatua den untzia desegitera zoala ikusirik erosi ...

 

Argazki albumak

''Patchiku'' Marin xantieretara (2010-03-29/30)

Pantxo Marin Ontzitegia Patchiku erremorka gainean igo behar
Manobreak hasten Patchiku Pantxo eta Julien Marin

''Patchiku'' - Lehen desmuntaketak (2010-03-24)

Michel Toral  ''Patchiku''ren jabea 1986an ''Patchiku'' ''Patchiku''
''Patchiku'' Kabina desmuntatua. Bizkarrez, Joseph Iriarte ''Patchiku''ren nortasun agiria

''Patchiku'' obrak aitzin (2010eko martxoa)

Patchiku Patchiku Patchiku
Patchiku Patchiku Patchiku