|
(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues Ondare heziketaOndarea, objektuak, monumentuak, aberastasun naturalak dira. Bainan jakintasun anitz dira ere, osatzen gaituzten gorputz gabeko errealitate andana bat. Iraganeko gauzen zaintzeaz gain, heziketaren zerbitzuko tresna bat izan daiteke.
Xaharren urratsetik (argazkia : EKE) Ondarea heziketa moduan baliatzea, eta bereziki ahozko ondarea, gaur egungo erronkei buruz halako konzientzia baten ukaitea da. Bilketa egitea da berehala horren berriz emateko, geroan jendeek zinez jakin dezaten nondik datozen. "Nondik gatozen jakiteko, nora goazen jakin behar" dio erran-zaharrak. Gainera, Euskal Herrian biztanlegoa gaztetzen ari da : 15 urtez petikako haur kopurua mantentzen da Akitania osoan argiki apaltzen delarik. Interesgarria da beraz, gazte-gaztetik beren lurraldeko aberastasunei sentsibilisatzea, beren lurraldearekin osoki bat egin dezaten eta ondoko urteetan bere garapenean parte har dezaten.
La Nive nous raconte (photo: ICB) 2002an, Hezkuntza ministeritzak ondarearen adopzio kontzeptua garatu du : Ideia da ikasleek modu material eta intelektualaz, eraikin bat, auzo bat, erakustoki bat, bilduma bat, obra bat edo hurbileko gune bat beregana dezaten. Hautatu elementuaren memoriaren eta aldi berean geroaren "jabe" bilaka daitezke. Jakintza arruntetik at, beren herritartasun erantzukizunaren konzientzia hartzen dute, zaintzen eta berritzen ikasten duten ondare horren aitzinean. Bestalde, adopzioak halako hurbiltasun bat sortzen du, lotura azkar eta iraunkorra sortzeko parada ematen duena. Ikasleak egiazko aktoreak bilakatzen dira beren ingurumenean. Eta Euskal kultur erakundea, bere programen bitartez, dinamika horietan azkarki engaiatua da. Atal honetan, EKE-k antolatu ekintzak aurkeztuak dira :
|
Subscribe to our events newsletterEvery week receive a selection of events by e-mail from the Basque Cultural Institute.Subscribe now! SHOW - THEATREHautsi da kristala July 4th 2008 CONCERT(S) - MUSICXabaltx July 5th 2008 SHOW - THEATRE"Euskamerikan artzain" pastorala July 5th 2008 CONCERT(S) - SINGINGNoka - Jean Bordaxar July 5th 2008 MATCH - TRIBUTEJoanes Arrosagaray bertsulariari omenaldia July 6th 2008 TRAINING - DANCECONCERT(S) - CLASSICAndoni Aguirre July 9th 2008 ANIMATION - MUSICJean-Christian Irigoyen - David Holmes - Beñat Achiary July 10th 2008 EXHIBITION - ETNOGRAPHYSendakintza herrikoiak Zuberoan EXHIBITION - VISUAL ARTSEXHIBITION - VISUAL ARTSEXHIBITION - CONTENPORARY ART
|