Ahetzeko latsarria: zaharberritze lanak (2009-2010)Ahetzeko udala, herriko ondare bat berpiztu nahi izan du tokiko latsarria zaharberrituz, ber denboran partaidetzan eraman lanari eta lanbide formakuntzari balioa emanez. Era berean, lehen mailako eskola publikoa eta adineko herritarrak proiektu horretan parte hartzera eraman nahi izan ditu. Lanak bi fasetan banatu dira; talde batek hargintzako lanak egin ditu 2009ko irailetik 2010eko urtarril arte eta beste batek bere gain hartu du zureriaren ardura 2010eko urtarril amaieratik maiatz hasiera arte. Hau dena herriko haurren eta adineko pertsonen begiradapean... Arraberritze lanen inguruko txostenak
Argazki albumakAhetzeko latsarria: zurgin aprendizak![]() Zurgin aprendizak Grabaketa entzun Ahetzeko latsarriaren arraberritze obrak burutu dira 2010eko udaberrian. Angeluko "Compagnons" langileen formakuntzari esker hargin eta zurgin aprendizak arizan dira ondaregune horretan. Zurgin obretan ofiziatu duten Beñat, Sylvain, Nicolas, Damien eta Jeremyk erraiten digute zendako parte hartu duten, beren burua aurkeztu ondoan.
Hargin aprendizak, latsarriaren erabiltzaileak eta zonbait hautetsi elkarturik. [+] Argazkia handitu Bideo lekukotasunak
![]() Maite Luberriaga eta Panpili Treku herriko kontseilariak ![]() Jean-Louis Bové formatzailea
|
|||||||||||||||||||||||