Ahetzeko latsarriaren zaharberritzeaProiektuaren hasiera2008an, Ahetzeko udala, herriko ondare bat berpiztu nahian, Errobi-Urdazuri Sindikatura hurbildu zen (Garapen Proiektu Kolektiboaren esparruan, enplegu eta txertatzeari lotu batzordearekin bereziki harremanetan sartu zen). Udalaren asmoa Tokiko latsarria zaharberritzea zen, ber denboran partaidetzan eraman lanari eta lanbide formakuntzari balioa emanez. ![]() Ahetzeko latsarria obrak hasi aitzin 2009. urtearen hasieratik goiti, Errobi-Urdazuri sindikatuak pilotatze batzorde bat abian jartzen du, formakuntza-lantoki batean oinarriturik. Batzorde horrek ondoko partaideak elkartzen ditu : Ahetzeko Herriko Etxea, Ahetzeko lehen mailako eskola, Euskal Herriko Gazteen Etorkizunari buruzko Tokiko Misioa (mandatzailea), Eskualdeko Kontseilua eta Kontseilu Orokorra (finantzatzaileak), Etxarriko Laborantzako Formakuntza Zentroa, Eraikuntzako Lanbideen Angeluko Lankide Federazioa eta Euskal Kultur Erakundea (hiruak formatzaile gisa hautemanik). Udalak honako engaiamendu hauek hartzen ditu:
Udalaren borondate ona kontuan harturik, Eraikuntzako Lanbideen Federazioak onartzen du proiektu eramale izatea finantzatzaileei begira, Etxarriko Zentroa eta Euskal Kultur Erakundea partaide izanen dituela. Ahetzeko latsarriaren kokapenaLatsarriaren kokapena: ikur urdina Obren egitaraua![]() Hargintzako lanak Obrak bi fasetan iragan dira (bi aldiz 17 aste) : lehen talde bat (7-8 ikasle) hargintzan arizan da 2009ko irailetik 2010eko urtarrila arte ; bigarren taldea zureriaz arduratu da 2010eko urtarrilaren amaieratik maiatz hasiera arte (Ikus bideoa). Talde bakoitzak (harginek lehenik, zurginek gero), hiruzpalau hilabetez, lantokiko lana aldizkatu du gelan edo tokian berean egin formakuntzekin eta enpresan egin bi ikastaroekin (bi astekoak). Lantokiko lana Eraikuntzako Lanbideen Federazioak segitu du, hasierako ikaskuntza teoriko eta teknikoa emanez Angeluko egoitzan. Federazioak eskaini duen laguntzak 10 aste orotara iraun du talde bakoitzarentzat. Gelan edo tokian berean egin formakuntza ondoko bi erakundeek eman dute:
![]() Zurgintza lanak Azkenik, enpresan egin ikastaroak, 4 aste iraun duenak (bi aldiz 2 aste), formakuntzaren ekarpenak osatu ditu lanbide bati buruzko ikuspegia laneko munduaren errealitatearekin parekatuz. Hala, ikastaroei esker, gazteek beren burua ezagutarazi edota onartarazteko aukera izan dute, bizitzen ari diren esperientzia berezian bermatuz. Eraikuntzako Lanbideen Federazioako kide baten lekukotasunaJean-Louis Bové formatzailearen lekukotasuna Begirada gurutzatuen abantailaHiru formatzaile desberdin hautatuz (Eraikuntzako Lanbideen Federazioa, Etxarri Zentroa, EKE), proiektuaren helburu desberdinei erantzun ahal izan zaie:
Erakunde formatzaile bakoitzak, proiektu amankomun batean bermatuz, bere esperientzia eta ikuspegiaren berezitasuna ekartzen ditu ; horri esker, « palanka » desberdinak eragin eta halako eragiketa batek izan ditzakeen alderdi guziak ahalik eta hobekien erabil daitezke. Teknikak ikasteaz gain, ikasleek beren burua dute lantzen, besteekin ere arituz. Ondareaz jabetzen dira eta birgaitze horren benetako eragileak dira, eginbide hori eskolako ikasle eta adineko herritarrekin partekatuz. Tokiko ondare eraikiak aukera anitz eskaintzen du. Formakuntza-lantoki horren ebaluaketak antzeko eragiketak eragin ditzake Ipar Euskal Herriko beste toki batzuetan. Hargintza obrak argazkitan![]()
Ikus hargintzako obren argazki-bilduma Joël Luro-k osatua (2009ko iraila - 2010eko urtarrila). Zurgintza obrak argazkitan![]()
Ikus zurgintzari buruzko obren argazki-bilduma (2010eko urtarrila - maiatza). BideoaAhetzeko latsarria: zurgin aprendizak![]() Zurgin aprendizak Grabaketa entzun Ahetzeko latsarriaren arraberritze obrak burutu dira 2010eko udaberrian. Angeluko "Compagnons" langileen formakuntzari esker hargin eta zurgin aprendizak arizan dira ondaregune horretan. Zurgin obretan ofiziatu duten Beñat, Sylvain, Nicolas, Damien eta Jeremyk erraiten digute zendako parte hartu duten, beren burua aurkeztu ondoan. |