Tokiko ondareaLatsarriaren kontestu sozialari ohitzeko, gazteak tokiko ondarearen ezagutzen izan dira. Lehenik, Heraitzera izan dira, han bi latsarri eta gisu-labe bat berrituak izan baitira. Xan Errotabehere eta José Saplairolles jaunen azalpenei esker, toki hauen historia bereganatu ahal izan dute. Bestalde, Latsako eihera bisitatu dute Iñaki Goyhenetche-rekin.
Kisu-labea(EKE) Herri barnetik hurbilago, latsarri berezia daukan Uztaritzeko komentuan gelditu dira. Gainera, latsarri ondoko ondareari interesatu dira (Ferrondoa karrika, Herriko Etxea, Errobi bazterra). Latsarria baliatu duten pertsona batzuekin hitz egiteko parada ukan dute ere. Ondotik, gazteek bisitatu dituzten tokiei buruzko testuak idatzi dituzte. Ondoko esteketan aurkituko dituzu : LekukotasunakAnita eta Laure Sarriquet
A.Sarriquet
Laure eta Anita Sarriquet 1937 eta 1939an sortuak dira, Filipenean, Ferrondo karrikan, bigarren gerla aintzinttoan. Lekukotasuna: Laure Sarriquet
L.Sarriquet
Astelehena zen xuriketa egun handiena. Lekukotasuna: Anita SarriquetYvette Machicotte
Y.Machicotte Yvette Machicotte Senkastenean sortua da, 1933an, Ferrondo karrikan.Bere etxeko baratzea latsagitik hurbil hurbila da. Yvetten ama eta amatxi latsagira joaiten ziren xuriketa egitera. Astelehenetan xuriak garbitzen zituzten eta biharamunean kolorezko gauzak. Senkastenean gelditu dira latsagia erabiltzetik 1960ean. Lekukotasuna: Yvette MachicotteJean-Baptiste Larre eta Jean Larronde
JB.Larre Jean-Baptiste Larre Uztaritzeko Urdinbaita etxean sortu zen 1934an (etxea horrela deitzen da Napoleonen soldadu batzu etxe horretan egon omen zirelako).
J.Larronde Jean Larronde aldiz, 1936an sortu zen Senkastenean.Yvetten anaia da.Jean eta Jean-Baptistek atsagiaren aspektu soziala eta teknikoa aipatzen dute, besteak beste ura nola heltzen den, saboia nola egiten den... Lekukotasun osoa: JB Larronde - J LarreMarie-Françoise Léon
MF.Léon Marie Françoise Léon, sortuz Lajus, Elvida Lajusen alaba da. Azken honek latsagia anitz erabili du.Bere ahizpak, Eliane eta Martine, bere mantenuaz okupatzen ziren 1958tik 1963ra, urte hartan latsagiarien funkzionamendua gelditu da. Lekukotasun osoa |