Xaharren urratsetik (2004-2007)
Belaunaldien arteko trukaketak euskaraz Donapaleuko zahar-etxean (2004ko maiatzean - argazkia : Pantxika Maitia-k) 2004an hasi ekimen honen helburua, trukaketa goxo baten bidez zahar-etxeetako pertsonen ongizatea bilatzea eta pertsona horiei esker memorio kolektiboa aberastea zen. Programa hori Caisse d'Epargne banketxearen laguntzarekin eramana izan da 2004tik 2007ra. Garatu ekintzak
Itsasturien memoria
2010ean, itsasturien bizia (arrantzaleak, arrantzaleen emazteak, arrain-erosleak, itsas-ontzigileak, saregileak, kontserbategietako langileak...) eta Donibane Lohizune - Ziburuko portuaren bilakaera jorratu du Euskal kultur erakundeak abiatu "Eleketa" ahozko memoriaren bilketak. Gai horren inguruan 26 lekuko grabatuak izan dira. Bideo horien 72 zati sarean dira kontsultagarri. Amikuztarrak mintzo![]() Euskal kultur erakundeak 2007an abiatu
lekukotasun bilketa handia Amikuzetik
hasi zen. Bi urtez, hogeita
hamar amikuztar baino gehiago
grabatuak izan dira. Bideo-lekukotasun horiek sarean ezarri ditugu! |