Egitasmoa | Podcasta | Argazkiak
Delphine Etchelecou-Etchandy Fargeot auzoan sortua da 1933ko abenduaren 6an. 73 urte ditu. Bi haurride ziren. Aita hargina zuen, ama aldiz sehi hasia zen 14 urtetako Baionan.
Delphine hiru urtetan abiatu zen eskolan Donibane-Lohizunen baina 1939an bere aita gerla egitera joan zen. Orduan, amak bere alaba Suhuskunera igorri zuen aitatxi-amatxiren gana. Aitak 6 urte pasatu zituen Alemanian, gerla finitu arte. Herrira itzuli zelarik, Delphine-k 11 urte zituen. Suhuskunetik etxera itzuli zen. Aita biziki kanbiatua atxeman zuen, akitua eta higatua...
13 urtetan zertifikata pasatu zuen Donibane-Lohizunen, ondotik josten ikasi eta dendari baten etxean lanean hasi bere amarekin batean. 4 urtez hor egon ondoren, Donibane-Lohizuneko otel batean ari izan da beste 4 urtez. 22 urtetan pietun batekin esposatu zen eta Parisera joan ziren lanarentzat. Han ere lau urte pasaturik, Pauera hurbildu ziren eta sei urteren buran Donibane-Lohizunera itzuli. Delphinek segitu du lanean lehenik etxe-garbitzaile bezala eta ondotik haurrak zainduz etxean berean.
Nork: Pantxika Maitia.2007/11/23 09:43:55.934 GMT+1 Gaiak: eskola | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
Izena:
E-posta helbidea:
Webgunea:
Mezua:
Idatz ondoko eremuan gainean agertzen zaizkizun hizkiak.
Gogoratu datuak cookie batean?
Euskal kultur erakundearen "Xaharren urratsetik" programa kari, Donibane-Lohizuneko Urdazuriko eskola publikoko haur elebidunak eta ikastolako haurrak ari izan dira kazetari lanetan aitatxi eta amatxi batzuengana joanez. Gai zehatz batzu jorratu dituzte: 39-45eko gerla, Donibane-Lohizuneko garapena, itsasoari eta arrantzari lotu mundua, desagertu diren ofizioak, euskara...
Grabaketa bakoitza sarrera labur batekin hasten da (lekukoa aurkezten duena). Irakurgailuaren gainean saguaren eskuineko botoiarekin klik eginez elkarrizketa eskura daiteke, baita Podcast irakurgailu orokorra baliatuz ere bai
Idatzi artikulu bat