Egitasmoa | Argazkiak
Hélène Jaureguiberry-Legarto 1925eko irailaren 25ean sortua da Donibane-Lohizunen, Teilerian, Chantaco auzoan. Sei haurride ziren.
Aitamak bordariak (laborariak) zituen : behi esnea eta barazkiak saltzen zituzten. Bost urtetan abiatu zen eskolara, oinez. Hamabi urteak arte ibili da, zertifikata pasatu eta eskola utzi gurasoen laguntzeko. Oroit da nigar egin zuela erakasle izan nahi baitzuen. 30 urtetan ezkondu zen eta senarrarekin ostatu bat hartu zuten Chantaco-n berean. Ostatua eta arno xaia : biak atxiki dituzte 34 urtez, erretreta hartu aitzin.
Nork: Pantxika Maitia.2007/11/23 10:37:28.431 GMT+1 Gaiak: laborantza herria familia aldaketak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
Izena:
E-posta helbidea:
Webgunea:
Mezua:
Idatz ondoko eremuan gainean agertzen zaizkizun hizkiak.
Gogoratu datuak cookie batean?
Euskal kultur erakundearen "Xaharren urratsetik" programa kari, Donibane-Lohizuneko Urdazuriko eskola publikoko haur elebidunak eta ikastolako haurrak ari izan dira kazetari lanetan aitatxi eta amatxi batzuengana joanez. Gai zehatz batzu jorratu dituzte: 39-45eko gerla, Donibane-Lohizuneko garapena, itsasoari eta arrantzari lotu mundua, desagertu diren ofizioak, euskara...
Grabaketa bakoitza sarrera labur batekin hasten da (lekukoa aurkezten duena). Irakurgailuaren gainean saguaren eskuineko botoiarekin klik eginez elkarrizketa eskura daiteke, baita Podcast irakurgailu orokorra baliatuz ere bai
Idatzi artikulu bat