Xaharren urratsetik programa
Belaunaldien arteko trukaketak euskaraz Donapaleuko zahar etxean (2004)
2004an hasi ekimen honen helburua, trukaketa goxo baten bidez zahar-etxeetako pertsonen ongizatea bilatzea eta pertsona horiei esker memorio kolektiboa aberastea da.
Lehen mailako eskoletako haurrak adineko pertsonen gana joan dira azken urteotan zahar etxetara edo berdin haien etxeetara.
Programa hori Donibane Garazin, Baigorrin, Donapaleun, Irisarrin eta Donibane Lohizunen garatu da. Programa hori Caisse d'Epargne banketxearen laguntzarekin eramana da 2004tik geroz.
Garatu ekintzak
- 2007: Xaharren Urratsetik Donibane-Lohizunen
Elkarrizketen bloga - 2006-2007: Belaunaldien arteko topaketak Irisarrin eta Baigorrin. Lehen mailako eskoletako haur batzu adineko jende batzuren ikustera joan dira. Zonbait emaitza hemen ikusgai.
- 2005-2006 : Belaunaldien arteko topaketak Donibane-Garazin. Lehen mailako eskoletako haur batzu Zahar etxetako adineko jende batzuren ikustera joan dira. Zonbait emaitza hemen ikusgai.
- 2004 - 2005 : Bizia lekuko
Jeanne d'Arc-Etchecopar ikastetxeko CM1 eta CM2 klaseetako eta Amikuzeko Ikastolako ikasleek Donapaleuko Sainte-Elisabeth zahar-etxean dauden 10 pertsonek egin lekukotasunetan oinarritu erakusketa bat apaindu dute. - 2003-2004 : Musika animazioak
Kantuaren inguruko topaketak, Beñat Elizondo kantari-akordeoilariak animaturik adineko jendeen parte hartzearekin.

